2018(e)ko abenduaren 7(a), ostirala

EUSKADIN EGONDAKO LAN SORKUNTZA, AZAROAN

Azaroa izan den hilabetean, Gipuzkoan lan gehien sortu dituztenak hezkuntza eta osasun sailekoak izan dira. Aukera hontan 370 pertsona gehiago afiliatu dira Gizarte Segurantzan, honekin zenbateko totala 321.254koa da. Ez da izugarrizko igoera, ezta gutxiago ere, baina lehengo urteko zenbakiekin konparatzen hasiz gero norabide berean goaz, beti ere hau ez da berdina Euskal Herriko probintzia guztietan, bakoitzean ezberdina da, egia esan.
Adibidez, bizkaian igoera nabaria izan dute, ia 2000 afiliatu gehiago egon dira aurreko hilabeteari begiratuz, Araban, berriz, aurkakoa gertatu da, izan ere, ia 1000 pertsona gutxiago egon dira. Baina, azken finean zenbakiek diotenagatik erregistratutako pertsonen zenbakia 1121ean igo da, 959.737 afiliatutaraino. 
Igoera honek garrantzia hartu du, izan ere, bere hutsean ez du asko ematen baina ikusita estatuko kopurua gutxiagotu egin dela, azken hilabete hontan 50.000 afiliatutan, gutxi gora behera, 2013tik egon den daturik txarrena azaroako hilabetean. 
Merkataritzak eduki duen igoerak ez du zerikusirik hosteleritzak eduki duen izugarrizko beherakadarekin hori egia da, baina beti ere totalari begira, lan igoeraren zenbakiak ikusita estatuko bostgarren dago Eusadi, ehunekotan ikusita (%0,12 gehiago), gure aurretik Valentzia, Madrid, Murcia eta Andaluzia egongo liratezke.
Iturriak:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.