2018(e)ko abenduaren 14(a), ostirala

Marketing estrategiak



Psikologiako klaseetan pertzepzio subliminala ematen ari gara, eta enpresa askok erabiltzen dituzten marketing-estrategietan horrelakoak aurki ditzakegu. Pertzepzioa, modu inkontzientean jasotzen dugun informazioa da. Gaur egun, enpresa handiek, beraien produktua edo zerbitzua saltzeko, zentzumen askorekin zerikusia duten hainbat truko psikologiko erabiltzen dituzte. Kasualitatea al da dendetan dagoen argia? Ispiluaren forma? Usaina? Arroparen ordena? Ez, hori guztiaren atzetik aurretik prestatutako estrategia bat dago. 


Hasteko, esan beharra dago usaimenak garrantzi handia duela (usaintzen dugunaren %35a gogoratzen dugu) eta gaur egun, enpresa handiek beren markarekin identifikatzeko usainak erabiltzen dituzte (Mango, Mint, Zara…), izan ere, hauek erlazio emozional bat sortzen dute usainaren eta dendaren artean. Enpresek, usainak lantzen dituzten espezialistak izaten dituzte, eta hauek, bezero mota zehatz bakoitzari (gazteak, helduak…) erakarri egingo dion usaina proposatzen dute. 


Usaimenaz gain, entzumenak ere garrantzi handia du (entzuten dugun %5a gogoratzen dugu). Dendetan, musika berezia erabiltzen dute beren produktua saltzeko, soinuak ere erlazio emozionalak eratzen dituelako; denda batean positiboa den edo gustatzen zaigun abesti bat entzutean, pozik jartzen gara, eta konturatu gabe, zoriontasun hori denda horrekin erlazionatzen hasten gara. Leku desberdinetan jartzen den musika, helburuen araberako da; oso desberdina da dentista sala batean dagoen musika eta Stradivarius dendan dagoen musika, adibidez. Dentista saletan egoten den musika, lasaia izaten da, izan ere, dentistara joaten diren pertsona askok beldurra izaten dute; Stradivarius dendan dagoen musika, aldiz, erritmo azkarreko musika izaten da eta “modan” dauden abestiak jarri ohi dituzte, izan ere, horrela, bezeroak “txunga txunga” erritmoan erosten dute (modu mekanikoago batean, konturatu gabe) arropa eta giro gaztea eta “modernoa” dagoela ematen du. Hori gutxi balitz, eguneko azken orduetan (denda ixtear dagoenean) musika azkarragoa eta martxosoagoa jartzen dute, azkarrago erosteko. 


Gainera, ikusmenak ere parte hartzen du estrategia kontu honetan (ikusten dugunaren %2a gogoratzen dugu). Ziurrenik ezaguna egingo zaizue egoera hau: dendaren ispiluan begiratu eta arropa ondo gelditzen zaizula pentsatzu eta erosi ondoren etxera iristean jantzi hori erostearen erabakiaz damutu. Jakina da, pertsona bakoitzaren itxuran argiak eta ispiluaren formak duen garrantzia. Dendek hau dakitenez, zure erreflexua hoberen ikusteko ispilu forma eta angulo espezifikoak eta argi tonu bereziak erabiltzen dituzte (normalean, altuagoa eta argalagoa emateko, hori baita estereotipoa). Horretaz gain, arropako dendetan, nahiz eta askotan pentsatu desordenatuta dagoela edo inongo patroirik gabe ipinita dagoela, horren atzetik ere marketing estrategia bat dago eta pauta batzuk jarraitzen dituzte bezeroari gehiago erakartzeko; koloreen nahasketak, osagarriak, manikien posturak, prezioak adierazteko moduak (10 euro jarri ordez, 9,99 euro jartzea)... Azkenik, supermerkatuan “gondola” fenomenoa existitzen da, fenomeno hau, gutxien erosten diren gauzak aurrean jartzea eta gehien erosten diren gauzak atzean jartzean datza; horrela, gehien saltzen dena erosi ahal izateko, gutxien saltzen denetik pasatu behar zara, eta momentu horretan beste zerbait erosteko tentazioa eduki dezakezu (beste zerbait erosteko beharra sortzen dizu). 


Beraz, dendaren batera zoazen hurrengoan, ezaugarri hauetan fijatu zaitez, eta hasieran inkontziente diren pertzepzio hauek kontzientziara eraman, zentzu handiagorekin erosteko eta manipulatua izateko arriskua ez izateko.
Resultado de imagen para espejos especiales de tiendas

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.