2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

ISABEL PANTOJAREN DIRU ZURIKETA

Isabel Pantoja 1956ko abuztuaren 2an jaio zen, Triana auzoan, Sevillan. Familia kolkloriko batean jaioa, bere genero berdineko artistez beteta. Kopla andaluziarreko abeslari honek, 30 albumeko diskografia dauka eta bira ugari egin ditu Espainia eta Hego Amerikan Juan Gabrielen kolaborazioarekin.

Isabel Pantoja diru zuriketagatik izan zen kondenatua. Diru zuriketa eskuratu den diruaren iturriak ezkutatzeko ekintzen multzoa da, legez eskuratu eta gordetako diruaren itxura ematearren.
Zigorra bi urtez espetxeratua izatea eta 1.14 milioi euroko isuna ordaintzea izan zen. Hau dena ‘Operación Malaya’ izeneko ikerketa juridikoarekin hasi zen, 2006ko martxoan eta prozesu honekin bere bikote ohia zen Julian Muñoz, Marbellako alkate ohia, eta bere emaztea Maite Zaldívar ere kondenatuak izan ziren.

2007ko maiatzaren 2an, Isabel Pantoja atxilotua izan zen, bere Marbellako etxean. Hurrengo goizean atera zen karguekin, 90.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Zazpi urte geroago, prozesu juridiko neketsu baten ondoren, espetxeratua izan zen. Alcala de Guadairako espetxean sartu zuten 2014ko azaroaren 21ean. Nahiz eta aukera zegoen kondena suspenditua geratzeko, aurrera jarraitu zen Pantojaren espetxerapenarekin. Alde batetik, jarreraren larritasunarengatik eta bestetik, zigorraren helburua ez galtzeko, hau da, etorkizuneko jokaera posibletarako freno gisa balio izatea.

Baldintzapeko askatasunarekin atera zen martxoaren 2an, bere zigorraren bi herena bete ondoren. Bere askatasun baldintzatuak Espainiatik mugitzera mugatzen zion eta Jerezeko Mugaren espetxe-gizarte-zerbitzuengatik kontrolatua izan zen. Askatasun horrek egun gutxi batzuk besterik ez zion uzten espetxetik kanpoan pasatzen eta gero espetxera itzuli behar izan zuen. Bertan igaro zuen azkeneko gaua, otsailaren 8tik 9ra.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.