2018(e)ko abenduaren 12(a), asteazkena

ABERASTASUNAREN DESOREKA


Desberdintasun ekonomikoak ondasunen eta errentaren banaketan nahiz baliabide ekonomikoetara heltzean datza; gizarte bateko pertsona, familia eta erakundeen artean nahiz herrialde batetik bestera dauden desberdintasunak dira. Desberdintasun ekonomikoak, desoreka ekonomiko gisa ere ezagutzen dira. Desberdintasun ekonomikoak sistema ekonomikoak sorrarazten ditu: kapitalismoak desoreka horiek haztea eragiten ditu.

Gaur egun eta etorkizunari begira, aberatsen eta txiroen arteko aldea geroz eta handiagoa da gure gizarte honetan. Eta zer esanik ez, lehenengo eta hirugarren munduen arteko desoreka bortitza. Baina, lehenengo munduari begiratuta, denborak aurrera egin ahala, desoreka ekonomikoa nabarmen hazten ari da. Hori frogatzen duen datu esanguratsua biztanleriari dagokiona da; gaur egun, 7.700.000 biztanle gara munduan eta zifra izugarri handia den horren %1ak du munduko aberastasunaren erdia bere esku.

Egoera krudel baina erreal hori ikusita, Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak egoera salatu zuen 'bahiketa demokratikoa eta desoreka ekonomikoa' izeneko txostenean. Gobernuz kanpoko erakundeak bildutako eta jasotako datuak beldurgarriak izateaz gain harrigarriak dira. Adibidez, munduko 85 pertsona aberatsenek munduko biztanleriaren erdiak bezainbesteko aberastasuna dute. Gainera, aberatsenen eta behartsuenen arteko aldea handitu egin da azken 30 urteotan, eta azken krisialdi ekonomikoak eragina izan zuen gertaera horri dagokionez. Bestalde, desoreka ekonomiko horren arrazoiak ere azaldu ditu Oxfam-ek: elite ekonomikoek “botere politikoa bahitu dute, joko ekonomikoaren arauak manipulatzeko”. Besteak beste, finantza merkatuen desregularizazioa, paradisu fiskalak, errenta altuenei zergak gutxitzea edota azken urteotan krisiaren aitzakian egindako murrizketak izan dira egoera tamalgirri hau eragin duten faktore nagusienetako batzuk. Hori guztia dela eta, gobernuz kanpoko erakunde horrek berak, desoreka gutxitu ahal izateko hainbat proposamen egin ditu. Esaterako, paradisu fiskalak ezabatzea, mesede politikoak lortzeko dirua ez erabiltzea eta zergetan bildutako dirua herritarren osasuna, hezkuntza eta babes soziala hobetzeko baliatzea. Modu horretan desoreka ekonomiko hori murrizteaz gain, pobrezia murrizteari hein batean ere lagunduko genioke. Aipagarria da, Oxfam-ek azpimarratutako eta ohartari duen ideia: berdintasun eza borrokatu gabe ezingo da munduko pobreziaren arazoa konpondu.


desigualdad economica bilaketarekin bat datozen irudiak





Bibliografia:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.