2018(e)ko abenduaren 14(a), ostirala

Gabonak, poltsikoak husteko unea

Abendu erdialdean gaude eta, ziurrenik pentsatzen hasiak gara gabonetan, urte zaharreko afarian eta urte amaierako jai-egun guzti horietan. Noski, gabonetako eta urte amaierako jai-egun horiek guztiz dibertitzeko eta familiarekin egoteko uneak dira, baino adi egon behar gara gure patrikak ez daitezen hustu.

Krisia 2008an hasi zenetik, azken urteotan goraldi ekonomikoa nabari da Espainian, baino oraindik ere familia askok "poltsikoak hutsik" dituzte eta, egia esan, gabonetako jai-egun hauetako dibertigarritasuna mugatua dute.
 Hori esanda, aipatu beharra dago Espainia 2017ko gabonetan Europa-ko herrialde guztiekin alderatuta gehien gastatu genuenak izan ginen. Hainbat estatistika fidagarriri erreparatuta, jakin dezakegu bataz-besteko Espainiarrak 447 euro gastatu zituela 2017ko gabonetako denboraldian soilik opari eta janarian (bataz-beste 252€ oparitan eta beste 195 janarian). Horrez gain, bataz-besteko Espainiarrak 80 euro gastatu zituen aisialdian eta beste 106 euro bidaietan, hau da, guztira 633 euro.
Image result for christmas money

Europan diru gehien gastatzen garenak jakinda, seinale on bat izan arren gure ekonomiari buruz, hainbat ekonomistak aholkuak ematen hasi dira, izan ere asko kostatzen zaigu aurreztea jaialdi denboraldi honetan. Aholku horien artean hauek daude: denboraldi honetarako aurrekontu bat egitea, eta aurrekontu hori baino gehiago ez gastatzen saiatu, eskudirutan ordaindu (hau da, kreditu txartelarekin ez egin ia erosketarik), eskuz egindako opariak egin eta abar.

Aurrezteko aholkuak emanda, aipatu beharra dago ekonomista berber horiek ere seinale on bezala ikusten dutela Espainiarrek diru-kantitate horiek gastatzea, izan ere ekonomia norabide onean dagoela esan nahi du. Gainera, ekonomilari askok diote gure gabonetako aurtengo gastuak %6 batetik %9 batera igo daitezkela aurtengo jaialdi denboraldi honetan, hainbat estatistika eta hipotesi fidagarrietan oinarrituta.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.