2018(e)ko abenduaren 30(a), igandea

KONTRAKO HAIZEAN, MOTELAGO

KONTRAKO HAIZEAN, MOTELAGO

Azken bost urteetan ez bezala, nun krisiaren ondoren Euskal Herriko ekonomiak hazkundea izan duen, datorkigun urte berri honetan, 2019an, ekonomiak hazkuntza hori asko motelduko duela aurre ikusi dute analista gehienek.
Motelaldi honen ondorio nagusiak gaur egun gertatzen ari diren aldakuntza nagusien ondorioz gertatzen ari dela ziurtatu digute, hala nola, brexit-ak, Donald Trump-en politika ekonomikoak eta beste hainbat arrazoik.
Joseba Madariaga adituak zioen azken aholkua «Ez dut zoritxar iragarle izan nahi, baina politikaren esparruko erabakiek eragile ekonomikoen asmoetan eragin dezakete, enpresek eta sendiek bi aldiz pentsa dezaketelako inbertitu aurretik. Aurten joera hori uste baino harago joan da»



Hala ere, gertatzen ari den hau konpondu gabeko krisi baten ondorio dela konprobatzen ari da. Nahiz eta makroekonomikoki 2008. urtean egon zen errenta mailara iritsi garen 2018an, krisiari aurre egin gabe jarraitzen diogu, urte hauetan jasan diren gora beheratan jendeak oso gaizki pasa baitu.
Endika Alabort ekonomistak dio azken hamar urte hauetan lan munduan prozesu asko gertatu direla eta aldaketa bat nabarmena dela. Horregatik, kontsumoan egon den apalkuntza horren ondorio izatea oso litekeena da. soldatek behera egin hala, jendeak kontsumitzen duena askoz gehiago kontrolatu eta aztertzen du, aurretik garrantzi gutxiago ematen zionari garrantzi handiagoa emanez.
Bestetik, aberastasunaren kontua asko eztabaidatu den gaia da, enpresak eta kapitalak dira diru gehienaren jabe. Euskal autonomia erkidegoan bereziki datu hau oso esanguratsua da azken lehiakortasun txostenaren arabera Euskadin %40a enpresek bereganatzen dutelako, ia Alemanian baina 2 puntu gehiago.
2019an inflazioaren kontuak ere garrantzi handia izango du, ez dakite ea kontrolpean mantendu ahal izango duten eta beraz asko igotzeko edo jaisteko arriskua egon daiteke. Soldatek gora egiten dute eta berez prezioek ere bai kasu gehienetan baina badaude teoria guztiak hausten dituzten salbuespenak, lehengaien prezioak edota petrolioaren prezioak (80 dolarretik 54 dolarrera jaisteak adibidez).
2008. urtean Espainiako inflazioa %4,09koa zen bataz beste eta 2018koa ordea 1,72koa. Datuen kontraesanak kezka eta ezjakina sortzen du, datorkigun urtean egongo dena zehazki jakiteko aukera kenduz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.