2018(e)ko abenduaren 7(a), ostirala

Turismoa



Azken urteetatik hona, Euskal Herriko turismoa asko igo da, masiboa izatera iritsi harte. Indar handia hartu du gastronomiak, museoek, kostako zein barneko hiri eta herriek... eta eremu horietan lan egiten duten langile asko eta asko kexu dira beren lan baldintzak ez direlako egokiak, eta esplotatuak sentitzen direla diote.

Uda honetan, Donostian turismoa nabarmen igo da, eta horrekin batera hiriarentzat diru kantitate handi bat ekarri du, gutxigorabera, 250€ko gastua egin baidu turista bakoitzat eguneko joan den udan. Baina,  turismoaren beste aldea ez da hain polita. Turistek gastronomiarekin disfrutatzeko, museoak ikusteko edo baita bertan lo egiteko langileek lan egin bahr dute. Langile horiek dira kexu direnak, izugarrizko lanaldi luzeak egiten baidituzte oso baxuak diren soldatak eskuratzeko.

Orain dela aste batzuk, Bilbon MTV gala ospatu zen eta horrek hiriari diru kantitate handi bat ekarri dio, ez soilik gala bertan ospatu delako baizik eta bertara gerturatu  zen jende eta famatu guztiengatik. Orduan etorri zen Bilboko bi hotel konpainia handietan lan egiten duten langileen haserrea. Barcelo eta NH hoteletan lan egiten duten garbitzaileek aitortu zuten garbitzen duten gela bakoitzeko, 2,5€ soilik irabazten dituztela eta egunean gutxigorabera 11 logelaz arduratzen dela langile bakoitza, horrek, lanaldi oso luzeak izatea eskatzen die eta hil bukaeran 800€ soilik eramaten dituztela heuren etxeetara, ia bizitzeko ematen ez dieten kantitatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.