2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

ARGIA ETA GASAREN IGOERA


Gaur egun denok jakingo degu zein den argia eta gasaren egoera. Prezioak inoiz  baino gehiago ari dira igotzen eta ez du ematen jeitsi egingo direnik. Lotsagarria da jartzen ari diren prezioak bai argi indarrean eta baita gasean. Badaude familiak beraien bizimodua aldatu egin izan behar dutenak ezin dutelako horrelako luxurik onartu, ez telebista ikusten egotearena ezta ur beroarekin dutxatzearena, edo kalefakzioa jarri ordez bi edo hiru mantekin egotearena hotza pasatzen.



Guzti honen erruduna Espainiako gobernua eta argi indarreko enpresak dira. Enpresek badakite argia eta gasa gehien erabiltzen den denboraldia negua dela, lehenago iluntzen duelako eta tenperaturak askoz hotzagoak direlako. Eta beraiek diru gehiago edo diru sarrera gehiago edukitzeko prezioak igo egin dituzte. Eta okerrena egoerearen berri egonda, Espainiako gobernuak igoera horiek onartzen ari direla. Beraien herrialdeetan pentsatu gabe, beraiek prezio igoera horretan lagundu ordez inpostuak igo egiten dituzte, hau da proba garbi bat enprersei eta gobernuei beraien bezeroei ez dietela garrantzirik ematen eta beraien iritzia bost axola zaiela. Beraien lehenengo helburua diru gehiago irabaztea da, baina zer kontsideratu daiteke hau, diru gehiago irabaztea ala guri diru gehiago lapurtzea?



Igoera hau normala izango litzateke argiaren prezioa (lortzeko momentuan) igo egin balitzake, bain Europa maila osoan Espainiak dauka kuota edo faktura garestiena bi iturri hauetan. Beraz, ez du zer ikusirik mundu osoan argia eta gasak prezioa igo egin dutela, baizik arazoa Espainian dago. Eta denok gaude zain 2022 urte honetan argiaren eta gasaren prezioak ea bera egiten duen, nahiz eta iturri batzuk 2022 urte hasieran eta udara bitartean bi prezioak jaitsi egingo direla esaten duten.


JON MUGUERZA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.