2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

Adidas: "made in America"?



Modaren industria, beste askoren artean deslokalizazioa erabiltzeagatik da ezaguna, baita lan eta haur-esplotazioa praktikatzeagatik ere, soldata miserableen truke herrialde azpigaratuetan. Denok ezagutzen ditugu inditexen inguruan dauden istiluak; multinazional honek nahiko merke saltzen baititu modako artikuluak, baina hirugarren munduko herrialdeetako ustiaketaren bidez (eskulan merkeagoa lortzeko). Adidasek eta Nikek adibidez, arazo ugari izan dituzte hau guztiaren inguruan; izan ere, herrialde azpigaratuetan haurrak eta guzti ustiatzen dituzte, baina enpresa hauek prezio askoz altuagoetan saltzen dituzte haien produktuak (nahiz eta hauen kalitatea altuagoa izaten den). 


Yeezy zapatila enpresa ezaguna Kanye West raperoak eta diseinatzaileak sortutako sneaker marka bat da. Bere zapatilak birsalmentaren merkatuan prezio imajinaezinetan birsaltzen dira, eta hauen falsifikazioek, repliken merkatua gainezkatzen dute. Yeezy, Nike erraldoiaren sinadurapean zegoen 2013.urterarte. Urte hartan; sinestezina badirudi ere, Nike Yeezy enpresa Adidas Yeezy izatera pasa zen.



Nahiz eta Adidasek deslokalizazioa herrialde azpigaratuetan egiten jarraitzen duen ahalik eta eskulan merkeena lortzeko; Kanye Westek Yeezy guztien fabrikazioa Amerikara eramaten hastea erabaki zuen duela pare bat urte. Bere helburua, bere herrialdean enplegua sortzea da, eta dirudienez urte batzuk barru ez dira “Yeezys made in China" edo "made in Taiwan" gehiago izango, baizik eta "made in U.S.A.". Kontraesankorra badirudi ere, diseinatzaileak bere herrialdeko enplegua handitu nahi du, nahiz eta honek eskulan gastu handiagoak suposa ditzakeen. 


West-ek ibilbide zaila gainditu ondoren, 53 milioi dolarreko zorra izan zuen. Hala ere, musikariak eskatutako Mark Zuckerbergen kolaboraziorik gabe bere egoerari buelta ematea lortu zuen; gaur egun munduko raperorik eta munduko artista afroamerikarrik aberatsena baita besteak beste (Forbes aldizkariaren arabera, 6.600 milioi dolarrekin). Dirutza hori guztia eta famatu guztiek izan dituzten etapak, (gastu bitxi erraldoiak eta luxuzko bizitza) izan arren; gaur egun geroz eta keinu solidario gehiago egiten ditu bere hondar-alea emanaz. Duela gutxi bere etxe guztiak edonor joan daitekeen eliza eta umezurztegi bihurtuko dituela esan zuen. Ye-k kapitalismoaren araupean gaudela esan du, eta hori gu hiltzen ari dela dio, badela garaia hori aldatzeko.



MARCO OLLOQUIEGUI


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.