2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

MELIOK ODOLAREN BITARTEZ INFORMAZIOA ESKURATZEN DU


Hormonak, digestio-osasuna, emankortasuna, anemia edo arrisku kardiobaskularrak, Melio enpresa Madrildarrean kontratatu daitezkeen frogetako batzuk dira. Enpresa honek odol-analisiak egiteko aukera eskaintzen du, aldez aurreko hitzordurik gabe. Horietan 200 markaitzaile baino gehiago aztertzen dituzte. Mario Canterok sortu zuen konpainia Will Stoddart britainarrekin batera. Jarduera 2019 urte amaieran hasi zen Espainian eta geroago Erresuma Batura ere iritsi zen. 2020an fakturazioa milioi bat eurotik gorakoa izan zen, eta kopuru hori hirukoiztea espero dute 2022rako. Analisiek 12 eta 695 euro arteko prezioa dute,  baina gehienek 60 euro inguru balio izaten dituzte. 


Canterok matematika ikasi zuen Madrilgo Unibertsitatean, master bat egin zuen Chicagon eta Suedian ere lan egin zuen, lehenengo iZettle ordainketa-enpresan eta geroago Werlaps-en, sektore medikoan. Azken hau, orain Melion enpresak garatzen duen ereduaren antzekoa da, bertan Stoddart ezagutu zuen eta berak inspiratu zituen enpresaburuak enpresa Europako beste leku batzuetara zabaltzea.


Lehen urratsa Espainian egin zen. Laborategi handiek eta haien zentroek probak lortzeko duten azpiegitura baliatu zuten, eta klinika txikiekin ere negoziatu zuten. Gauza bera egin zuten Erresuma Batuan, non jarduera, farmazia-kateetan zentratzen zen. 2019ko azaroaren 1ean iritsi zen lehen bezeroa eta ordutik, 50.000 pertsona baino gehiagok egin dute Meliok eskaintzen dituen analisietako bat. 


Enpresa honek aztertzen dituen markatzaile asko, oro har, ez daude hospitaleko protokoloaren barruan edo aseguru-etxeetan analisiak egiten direnean. Canterok azpimarratu du odolak osasunari buruzko informazio asko duela. Erabiltzaile gehienak arazoekin hasitako 35 eta 45 urte bitarteko pertsonak dira. "Hainbat alderdi monitorizatzen dituzten aplikazioz eta teknologiaz inguratuta daude, baino guk haratago joan nahi genuen, eta erantzuna eman nahi genion munduan osasunean informatuta egoteko goranzko joerarik" gaineratu du Canterok.


Nire iritziz aipatzekoa da osasunak berebiziko garrantzia duela gaur egungo gizartean. Hori dela eta, Melio enpresak odolaren bitartez biztanleen osasunari buruzko informazioa  aztertzea ideia bikaina iruditzen zait. Gazteak garenetik urtean pare bat analisi burutu beharko genituzke, odolaren bitartez informazio pila berreskuratu daitekelako. Hari beretik, arazoak datozenean hasten gara larritzen baina batzuetan dagoeneko berandu da beraz, hobe dugu ahal den neurrian aldez aurretik tarteka errebisioak egin.


JUNE ILZARBE


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.