HEINEKEN
Heineken Espainiak 26,2 milioi euro galdu zituen 2020.urtean taberna eta jatetxeetako jardueren murrizketengatik COVID19-a dela eta.
Jarduera sozialaren murrizketa eragin zuzena izan du hainbat enpresetan, adibidez garagardo enpresetan. Heineken enpresaren fakturazioa %22,9 jaitsi da, enpresak 969,5 milioi euro saltzen zituen baina 747,48 milioi eurotan gelditu ziren iaz.
Eragin ekonomiko handia izan zuen pandemiak denok dakigun bezala. Batez ere 3.sektorearekin lotutako enpresentzat. Horrek beste sektoreak zuzenki eragin ditu. Martxotik Ekainera dena itxita egon zen eta hilabete horietan etekinak oso baxuak izan ziren. Kasu batzuetan etekinik gabeko hilabeteak eta enpresa gehienak ixtera behartutak ikusi ziren.
Heieneken enpresako bozeramailek esan dutenez egoera larri horren aurrean inbertsio ahaleginak egin ziren (150milioi eurotik gorakoak). 2019ko emaitzen esker lortu zuten diru hori inbertitzea enpresaren berreskuraketarako. Horri esker Heinekeneko bozeramailaren arabera 2021ean enpresa hazten ari da berriz ere.
2020.urtera bueltatuz, Heineken enpresak onartu du 2020eko erronka nagusia ostalaritza erabat ixtea izan zela, baita irekitzerakoan murrizketak egotea, edukiera eta ordutegietan batez ere, gainera turismoaren jarduera behera egin zuen pandemiaren ondorioz. Horretaz gain kuntsumitzaileen jardueren aldaketak eman ziren (etxetik kanpoko kontsumoa murriztu egin zen).
Koronabirusak eragindako krisi ekonomikotik hainbat faktore atera ziren: Ostalaritza puntu batzuek betirako ixtea beste batzuen artean. Krisiaren momentu larriena pasa dela uste dute Heinekeneko enpresak, baina 2021.urtean neurriak eta aurreikusketak egin diztuzte 2020.urtean gertatutakoa ez errepikatzeko (galerak).
Pandemiaren urtean Heineken enpresak langileetan 200milioi euro baino gehiago gastatzen zituzten. Hori bai, 2019.urtean 1.590 langile ziren eta iaz 1.463ra jaitsi zen kopurua.
Enpresak zailtasun momentuak ahal zuten hobe eramaten saiatzen zirela aseguratu du eta jendearen enplegua errespetatzen saiatu da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.