Denek dakigun bezala, Black Friday-ak garrantzi handia du ekonomian, izan ere, erosketa handienak eta gehienak aste hauetan egiten dira. Kanpaina hauetan produktuek deskontu ikaragarriak eta erakargarriak edukitzen dituzte, eta horregatik daukate horrelako arrakasta, baina aurten aurreikusten denez, ez da aurtengoak bezalako nabarmenak izango, izan ere, osagai elektronikoak falta direlako eta garraioaren prezioak gora egin dutelako.
Esan bezala, produktuen eskaintza gutxituko dela ikusita dago, nahiz eta Internet bidezko salmentek egoera nabaria izango duten, ondorioz, delitugileek sareen egoera horretaz baliatuko dira beraien etekina ateratzeko, hontaz ohartarazi du Ertzaintzak. Honetarako, Ertzaintzak jarduera areagotzeak ekarriko duen arriskuari aurre egiteko neurri batzuk hartzaeko gomendatzen digu, hauek izan daitezke beste batzuen artean:
-Ez irekitzea jatorri ezezaguna duten mezuen estekak
-Webgunea segurua dela egiaztatzea
-Online dendaren izen ona egiaztatzea
-Txartel birtualak erabiltzea
Beraz, ekonomian hain garrantzitsua den data hauetan garrantzitsua da segurtasun neurri batzuk hartzea, gehiago Internetez erosi nahi baldin badira produktuak, iruzurrak ekiditzeko eta erosketak ondo iristeko etxera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.