2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

HYM MUNDU HOBE BATEN BILA HELENA HELMERSSONEN ESKUTIK

1997-tik Helmersson HYM taldean aritu da lanean. Departamentu desberdinetan lan egin ondoren 2014. urtetik aurrera hornikuntzaren gizarte- eta igurumen- iraunkortasunaren kudeatzaidea izan da. Orain, taldeko CEO bilakatu da eta zihurtatu du 2025rako enpresaren produkzioa % 30a birziklatuak edo jasangarriagoak izatea espero dutela, eta ehuneko hori %100era igotzea 2030ean.


Helburu hauek ametsgarraiak dirudite, baina posibleak al dira?


Helmerssonen hitzetan, badirudi helburua lorgarria dela, baina berak dio beharrezkoa dela modaren atzean dagoen sistema aldatzea. “Zaila izan daiteke, baina ez da fisika kuantikoa”. Edozein hasiera txiki globalki aldaketa izugarri handia izan daiteke. Azkenean, enpresen hazkundea zihurtatzea da helburua, epe ertain eta luzera.



Bide horretatik, moda azkarra mantsotu nahi duen emakumeak modaren arazoaren oinarri izan daitezkeen hiru printzipio erakutsi ditu.


Lehenik eta behin, stock-a murriztu beharko zen. Dagoeneko enpresek saltzen dutena baino gehiago produzitzen dute, eta produktu asko eta asko zakarrontzian bukatzen dute. Erabaki hau, ingurumenarentzak nahiz ekonomiarentzat onuragarria litzateke, almazenen prezioa baxuagoa izango zen eta merkealdiak eskasak izango litzatezke. Gainera, Frantzian 2023an arau berri bat onartuko da, non saltzen ez diren produktuak ezingo diren suntsitu. Bigarrenik, beste helburuetako bat, produkzio jasangarri eta zirkularra lortzea izango litzateke. Helmerssonek adierazi du, arroparen produkzioa sostengarria izateko, produkzio sistema aldatzea dela moduetako bat. Nahiz eta erraza ez izan, espero da produkzioa energia berriztagarriarekin egitea eta arropa berriak egiteko zuntzazko ehunak banantzea. Bereziki, zaila da, garestiagoa delako, baina, sistema berri honen produkzioa nagusitzen bada prezioak gutxinanaka gutxinaka jeisten joango dira. Azkenik, proiektuaren hirugarren urratsa jantziak zaborrean ez amaitzea litzateke. Kontua da bizitza luzeagoa izan dezaten lortzea, bai apurtutako arropak konpontzen, edo jabeak ala nahi badu, salduz edo alokatuz.


Ondorio batera iritsiz, ikusi daiteke nola sektore desberdinek proiektu asko martsan jarri dituztela mundu jasangarriago baten bila egiteko, eta horietako bat moda da. Bereziki, Helena Helmerssonek zuzendutako, HYM taldeak aurrera pauso handia eman duela eta moda azkarra aldatzeko aukera errealak aurkeztu dituela ikusi da. Baina ez hori bakarrik, duela urte gutxi batzuk arte produktu sostengarriak erostea garestiegia zen biztanle gehienentzat, hala ere, hiritar bakoitzak duen dirua kontuan hartu gabe, honek mundu osoak modaren alde ilusionatzeko eta mundu hobe baten alde egiteko aukera ematen du.


 

https://elpais.com/eps/2021-12-06/helena-helmersson-la-mujer-que-quiere-ralentizar-la-moda-rapida.html


LOREA BASTIDA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.