Gaur egun, geroz eta enpresa gehiagok sostenagarritasunari eta aldaketa klimatikoak dakarren arazoari garrantzia gehiago ematen ari dira. Eta egia esan, ez da arritzekoa. Gaurko gizarteak, eta batez ere gazteok, aldaketa kllimatikoa dugun arazo larrienetako bat bezala hartzen dugu. Hori dela-eta, konpainia askok, haien produktuak saltzeko, haien politika eguneratu behar dutela ikusi dute.
Aurkitu dugun kasu berriena Inditex arropa enpresarena da. Pablo Islaren ustetan, Inditex-eko lehendakaria, Inditex izan behar da, ehungintza sostenagarritasunera eramaten duen enpresa. Gaur egun, Inditexek erabiltzen dituen poliesteraren %25 bertziklatua da eta iadanik beste hainbat helburu jarri dituzte, adibidez; haien produktuen %50a join life etiketa jasotzea, hau da inguruarekiko errespetuzkoak izatea, edo 2025erako haien ur kontsumoa %25 bat murriztea. Horrez gain “The List” izeneko lista batean, hainbat sustantzia kimikoren erabilpenari betoa jarri dizkiote.
Bestalde, Inditex ez da aldaketa klimatikoa konpontzeko ahaleginak egiten ari den konpainia bakarra. Ikeak ere bai hainbat ekintza martxan jarri ditu. Haien “Green Friday” izeneko ahaleginean, altzairu zaharrak erosten dituzte, ondoren hauek saltzeko. Honen truke diru-itzultze txartela bat jasotzen duzu. Izan ere, mundu ekologiko batean bizitzea guztien errespontsabilitatea dela defendatzen dute. Modu honetan, Ikeak altzairu berriak egiteko materialak merke eskuratzen dituzte, natura ez kaltetuz.
Eta honelako beste pilo bat enpresa ditugu, Bimbo adibidez. Bimbon 2010etik izan dute ingurunea hobetzeko konpremezua eta askotako ekintzak egiten dituzte. Aipagarrienak hurrengoak dira: garraio garbia erabiltzen dute eta Palma olio eta egur sostenagarriak erosten dituzte.
Ondorioz, esango nuke, guk gizarte bezala enpresei sartutako presioak benetako ondorioa izan duela. Inguruneari merezi duen atentzioa ematen ari zaiolako Hala ere, promesak egiteaz gainera hauek bete behar dira, eta hortaz ziurtatu behar gera, bezero bezala. Bestela promesa hauek ez dute ezertarako balioko.
https://www.ikea.com/es/es/campaigns/black-friday/
BEÑAT OSTOLAZA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.