Handizkako merkatuan argindarraren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta asteazken honetan goia ikutu du. Aurretik jarrita zegoen errekorra 288,53 eurokoa zen, urriaren 7an iritsi zen maila horretara, eta asteazkenean marka hori gainditu zuen.
Asteazken honetan, batez beste, 291,73 eur ordainduko da megawatt-ordua (MWh) handizkako merkatuan, horrela errekorra superatuz.
Ordu-tarteak oso garrantzitsuak dira elekterizitatean, beraz ordu-tarteeak erreperatu ondoren, 21:00 eta 22:00ak bitartean izango dira ordu garestienak, MWh-orduak 319,1 euroko prezia izango baitu, tarte merkeena aldiz, 05:00 eta 06:00 bitarte izango da, 261,73 eurokoa.
Bukatzeko, Azaroan batez beste 221,06 euro ordaindu da eta horrela jarraintzen badu, urriakoa baino garestiagoa izango da, urrian argindarra inoiz baino garestiago egon ondoren.
XENKI MACEIRA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.