Euskadik % 9,9ko langabezia-tasarekin itxi du 2021. urtea, hau da, Euskadiko biztanleriaren % 9,9ak ez zuen lana 2021. urte amaieran. Eusko Jaurlaritzak egindako iragarpenak hobetu egin dira, izan ere, langabezia tasa % 10,3koa izango zela aurreikusi zuen, hau da, albiste oso ona da, izan ere, nahiz eta pandemia garaian egon Eusko Jaurlaritzak egindako iragarpenak hobetu egin dira. 2020ko datuekin alderatuta, langabezia datuek hobera egin dute, baina oraindik ez da pandemia aurreko zenbakietara itzuli. Izan ere, 2020. urtearen amaieran langabezia-tasa % 11,4koa zen, neurri handi batean pandemiari aurre egiteko neurri murriztaileen eraginez. 2019aren amaieran, ostera, langabezia-tasa % 9,5ekoa zen. Egia da ez gerala pandemia aurreko datuetara iritsi baina diferentzia oso txikia da eta gertu gaude, lehen esan bezala, albistea oso ona da, hala ere, nire iritziz, garrantzitsuena egoera hoberagora joatea da, hau da, geroz eta langabe gutxiago egotea portzentaia ahalik eta baxuena izateko. Europa Batasunarekin alderatuta, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, 2021eko azaroan Europar Batasuneko langabezia-tasa % 6,5ekoa izan zen eta Espainiakoa % 14,1ekoa.
Pandemiak asko kaltetu digula argi dago, arlo guztietan izan ditu eragin txarrak baina langabezia tasak ere gorakada handia izan du, hala ere, nahiz eta denboraldi oso txarra pasa, albisteak esaten duen bezala langabezia tasa iragarritakoa baina hobeagoa da, honekin argi dago albiste ona dela eta geroz eta gehiago lehenago egoerara bueltatzen ari garela. Bestalde, ez det uste pandemia honi asko gelditzen zaionik eta nik uste datu hauek oraindik asko hobetu daitezkela.
Enpresa gehienek asko sufritu dute eta esfortzu oso handiak egin dituzte pandemiaren ondorioz baina egoera hobetzen ari da, nahiz eta batzuetan pausu batzuk atzera goazen, hala ere, enpresak ekonomikoki zulo handiak egin dituzte eta orain da garaia berriro gora joateko. Zaila izango da pandemia aurreko egoerara iristea baina piskanaka gora joateko unea da.
JULEN ZUNZUNEGUI
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.