Azken urteetan teknologian aurrerapen erraldoia egon dela begi-bistakoa da, makina modernoen sorrera, azken belaunaldiko objektu elektronikoen garapena…
Teknologia berri hauen ondorioz betidanik egon diren tradizio asko galtzen ari gara. (Lan batzuetan makinak erabiltzen dira pertsonen ordez, langabezi tasa igotzea kausatzen duena, egunkaria online irakurtzen dugu paperan ordez, liburuak online erosten ditugu kioskoetan erosi ordez…) Tradizio hauen galerak langabezi tasa areagotzea kausatzen du.
Kasu honetan “El Corte Inglés” enpresaren kasua dugu. Enpresa honek estrategia berri bat aurrera eramateko asmoa dauka. Estrategia hau online dauden produktuak denda fisikoetan ezartzean datza. Hau da, online dendan dauden produktu guztiak denda fisikoetan erosteko gaitasuna izango dute erosleek. Enpresaren arduradunek “omnikanal”-ak sustatzearen beharra dagoela azpimarratu dute. Horregatik, “El Corte Ingles” enpresak bide digitala bultzatu nahi duen arren, bezeroarekiko hurbileko tratuaren alde egiten jarraituko du; izan ere, uste dute Amazon bezalako beste lehiakide batzuengandik bereizten dituela alde fisikoa izateak. Gainera, alde fisikoa eskaintzeak errentagarritasun handiagoa izatea ahalbidetzen du. Gaur egun, salmenten %85a denda fisikoetan egiten dira.
Estrategia hau abian jarri da kontsulta-zerbitzu baten eskutik. Zerbitzu honek denda fisikoetan nahiz onlinen laguntza eskainiko du edozein momentutan, eroslea eroso sentitzeko eta hark izan dezekeen edozein zalantza argitzeko. Erosle batek denda fisiko batean ez badu nahi duen produktua aurkitzen, langile batek produktu hori bertan ordaintzea eta onlinen erostea eskainiko dio. Erositako produktu horiek erosleak nahi duen tokira iritsiko lirateke.
Iturria: El Corte Inglés extiende su catálogo 'online' a las tiendas físicas | El Diario Vasco
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.