2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

LEHEN ARRETAN DAUDEN ARAZOAK JAURLARITZARI EGOTZI DIZKIO ELAK


Egoera horren aurrean, neurri garrantzitsuak hartzeko beharra azpimarratu du, jaurlaritzak pertsonen osasunarekin duen konpromisoa indartu eta kalitatezko osasun sistema publikoa bermatu behar du, sindikatuaren iritziz.


Euskal Autonomia Erkidegoak duen familia medikuen eta oro har osasun sistema publikoko langileen falta “Eusko Jaurlaritzaren arazoa dela nabarmendu du ELA sindikatuak”, aurrekontua txikitu duelako, murrizketak egin dituelako, prekarietatea eta aldi baterako enplegua bizitu dituelako eta pribatizazioaren alde egin duelako.


Gai honekin lotuta txosten bat aurkeztu du ostegun honetan sindikatuak. Horren bidez adierazi du arazo horiek guztiak egiturazkoak direla, Gotzone sagardui osasun sailburuak astelehenean esandakoari kontra eginda. Azken honek covid-19aren pandemiarekin lotu zituen Osakidetzan dauden arazo eta gabeziak. 


ELAren esanetan, “Sagarduiren hitzek ez dute errealitatea islatzen. Are gehiago, Jaurlaritzaren erantzukizuna ezkutatzen dute. Egia da covid-19ak eragindako krisiak egoera larriagotu duela, baina esaten dute arazoa lehenagotik datorrela.


ELAk onartu du familia medikuetan eta pediatrian bete gabeko lanpostuak daudela; baina argi utzi du azken urteetan Osasun Sailak hartutako erabakien ondorioa dela.


IÑIGO ZUBILLAGA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.