2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

ENPRESEN ESTRATEGIAK TALENTUA ERAKARTZEKO

Gaur egungo enpresen arteko lehia ez da bakarrik bezero berriak erakartzeko, baizik eta talentua eta langileak erakartzeko ere bai. Historian zehar, talentua erakartzeko modu eraginkorrena soldaten igoerak izan dira. Hala ere, geroz eta enpresa gehiagok beste modu berri batzuk aurkitu dituzte. 


Lehenik eta behin, Bertelsmann enpresa alemaniarren kasuan langileei soldatak igo ordez, erabaki dute hauen prestakuntza handitzea horrela ez bakarrik produktibitatea handituz, baizik eta motibazioa eta errententzioa ere bai. Gainera, frogatu egin da, prestakuntza handitzeko aukera hauek merkeagoak direla soldata igoerak baino. 


Bigarren kasua, Goldman Sachsen kasuan, langileak erosoago sentiarazteko, hesi kulturalak puskatzeko programa berriak atera dituzte. Langileak beste herrialdeko langileekin interaktu eta beharbada hauetan bizi ahal izateko aukera dute. Adibidez, Japaniarrek Hego Korean eta Txinan proiektu berriak aterako dituzte.


Beste modu bat, Google-na da. Hasteko konpainia honek kontuan hartzen du, langileen %66-ak argudiatu zuela enpresa batean gelditzeko asmoa izango zutela enpresa horrek benefizio eta abantailak eskainiko balitu. Adibidez; doainezko gosari, ile mozteak, osasungintza, dentista, edo gimnasioak beste abantaila askoren artean. Horrez gain, Google-k amatasun baja handiagoak eman ditu, haien lana uzten zuten langile gehienak ama berriak zirelako. Azkenik, beharginen gainean presio handia jarri ordez, erabaki da hauek motibatzea eta ahalduntzea.


Aipatutako adibideen gain, beste modu bat ordutegi malgutasuna da, azken finean langileentzat haien lana ez delako bizitzaren zentroa, eta denbora librea ere ondo baloratzen baita. Bestalde, lidergo kontziente bat ere beharrezkoa da, izan ere gaur egungo enpresek langileen beharrak entzungo ditzuten jabeak behar dituzte.


Bukatzeko, ondorioztatu dezakegu etorkizunean talentua erakartzeko estrategia berriak asmatuko direla, aurretik aipatutakoak oinarriz hartuz, baina beste batzuk ere bai asmatuz.



s.co.uk/blog/staff-retention/hr-tips-4-ways-google-improve-staff-retention/

https://www.mckinsey.com/business-functions/people-and-organizational-performance/our-insights/how-multinationals-can-attract-the-talent-they-need

https://www.sodexo.es/blog/tecnicas-efectivas-para-atraer-el-talento/https://www.coburgbank


BEÑAT OSTOLAZA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.