Sabadell banketxeak bere ordutegia 14:00-ra luzatzea erabaki du, adineko pertsonak hobeto zerbitzatzeko. Azken asteetan beste banketxe batzuk, hala nola Santander edota Abanca, berdina egin zuten internet erabiltzeko zailtasunak dituzten pertsonek erraztasun gehiago izateko laguntza lortzeko orduan. Banketxeak ordutegiak aldatzea erabaki dute “Soy mayor, no idiota” kanpaina oihartzun itzela izan ondoren.
Horretarako enpresak 400 kutxazain berriztuko ditu eta arazoak eta inzidentziak zazpi ordu baino gutxiagotan konpontzeko konpromezua hartzen du. Hortaz gain Sabadellek doako telefono bat ere jarri du eskuragarri 70 urte baino gehiago duten bezeroentzat, goizeko zortzitatik arratsaldeko zazpitara, urteko 365 egunetako 24 orduetan. Neurri hauek otsailaren 21ean jarriko dira martxan.
Bestalde bankuak boluntario-programa zabaldu egin du, finantzia-taldeko erretiratu taldekoek osatzen dutena, 650-800 pertsona ingurukoa izango dena, adineko pertsonei arreta eta prestakuntza ekonomiko eta digital gehiago eskaintzeko helburuarekin.
Azkenik, banketxeak konturatu dira gaur egun dagoen arazoa larriaz, eta honen aurrean aurkeztutako soluzioak efektiboak izan daitezkeela dirudite.
Informazio iturria : El Sabadell amplía el horario de caja para los mayores (eleconomista.es)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.