Gaur egun bizitzen ari garen egoerarekin, covid-19aren krisia dela eta, enpresa asko eta asko dira beraien ateak itxi behar izan dituztenak, ostalaritza sektorekoak eta turismoarekin lan egiten duten enpresak batez ere. Baina badira beste hainbat enpresa egoera honekin irabazten atera direnak.
Financial Times-ek emandako informazioari esker, enpresa arrakastatsuenen azterketa egin daiteke, sektorea eta lan egiten duen herrialdea kontuan hartuta. Lehenengoari dagokionez, enpresen % 60 teknologia-sektorekoak eta online merkataritzakoak dira. Izan ere, jende asko da, koronabirusa indarrean dagoenetik jendartera hurbiltzeko beldurra edo ez nahi hori duena eta erosketak egitera ere etxetik irteten ez dena, bai merkatuak itxiak direlako eta kontzentrazio handia sor daitekeelako edo besterik gabe jende asko dagoen lekuetan ibili nahi ez duelako. Online merkataritzari dagokionez, enpresen % 80k Estatu Batuetan eta Txinan dute egoitza, beraz, oraingoan ere, lurralde hauek dira gehien aberastu direnak egoerarekin.
Teknologia-sektorea dela eta, Netflix, HBO, Amazon Prime Video eta horrelako webgune edo aplikazioek ere irabazi handiak izan dituzte, jende askok kalera irten beharrean nahiago duelako telesail edo filmak ikusten gelditu etxean, Netflixek, esate baterako, 16 milioi harpidedun berri lortu ditu gaur egungo egoerarekin. Bestalde, bideodeiak egiteko aplikazioek ere gorakada handia izan dute, konfinatua dagoen jendeak elkarren artean ikusteko erabiltzen dituelako, etxean geratu nahi duenak besteekin horrela komunikatu nahi duelako besterik gabe, edo telelana eta online ikasketak direla eta. Zoomek % 326an hobetu zituen diru-sarrerak 2020an 2.206 milioira arte, pandemiaren ondorioz.
BIBLIOGRAFIA:
https://www.ey.com/es_sv/covid-19/las-empresas-ganadoras-en-tiempos-de-pandemia
https://cincodias.elpais.com/cincodias/2020/04/26/companias/1587926357_776058.html
https://cincodias.elpais.com/cincodias/2021/03/02/companias/1614684085_070611.html
Ainara Saavedra
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.