2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

NOKIA, BERRIKUNTZARIK GABEKO ENPRESA



Denok ezagutzen dugu Nokia, mugikor haustezina. Lurrera bota eta ez zen hausten, zerbaiten kontra jo eta ez zitzaion marrarik egiten… Baina egun batetik bestera desagertu egin ziren eta ez dira gehiago ikusi… Zer gertatu ote zen? Zergatik desagertu ziren egun batetik bestera? 


Nokia Corporation, 1865eko maiatzaren 12an Frederic Idestam eta Leo Mechelinek sortu zuten kabledun eta kablerik gabeko telekomunikazioak oinarri dituen nazioarteko konpainia da. Enpresaren egoitza Espoon, Finlandian dago eta mundu guztian zehar dituzte ikerkuntza-laborategi eta lantegi nagusiak. 


Lehen, batez ere telefono mugikorrak fabrikatzera bideratutako enpresa zen, eta mundu mailako liderra izan zen sektore horretan 1998 eta 2012 artean. Finlandiari (Nokia sortu zen herrialdea) %25eko hazkunde ekonomikoa eman zion 1998-2007 urteen artean. Baina gero eta jende gutxiago hasi zen mugikorra hauek erosten eta merkatu globalaren %40 baino gehiago galdu zuen. 


Bere porrota, Iphone eta Androidek eragin zuten (2007ko urtarrilaren 9an Steve Jobsek Iphona aurkeztu zuen eta 2008an Android sistema merkaturatu zen), izan ere, Nokiak bere mugikor fabrikazioan jarraitzen zuen Blackberry-rekin lehiatzeko gizon-negozioen arloan eta bitartean smartphonek merkatu hori bukatu eta aro berri bat hasi zuten. Gainera, Nokiak adierazi zuen, Android eta Iphone atera ondoren, beraien irabaziak %90 jetxi zirela 2008tik 2009ra. 


Smartphonak aukera berriak ematen zituzten, ordura arte existitzen ez ziren gauzak egiteko aukera, beraz, jendea horiek erosten hasi zen Nokiak alde batera utziz. Beraiek fidatu egin baiziren, ez zuten berrikuntzarik egiteko asmorik, talentua galdu zuten, enpresa gehiegi handitu zen eta azkenean esplotatu egin zen. 


Baina, telefono-eredu proiektu berriak zeuden, merkatuan parte hartu nahi zuten arlo askotan, baina hainbeste zentratu ziren, konpetentzia hutsa bihurtu zela eta Estrategiako INSEDeko irakasleak esan zuenez “departamentu bakoitza erreinu bat bihurtu zen eta zuzendari bakoitza enprendedore txiki bat”. 


Egoera hau hobetzeko 2011ena, Nokiak biziraureko aliantza bat egin zuen Microsofetkin. Hainbat telefono berri sortu zituzten, betiko mugikorrak mantenduz, baina ez zuen arrakastarik izan eta azkenena 2015ean Bill Gates enpresak Nokia desegin zuen bere emaitza txarrengatik. 


Gaur egun Nokia berriro ere merkatuan dago, baino Androiden eskutik. Berriro ere produktu merke eta kalitate onekoak saltzen ari dira, baina iraganean egin zituzten akatsekin gaur egun ez du arrakasta handirik. Beraz, argi ikusten da enpresa bateko berrikuntzak oso garrantzitsuak direla nahiz eta enpresa txikiak izan. 




BIBLIOGRAFIA




INTZA LOIARTE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.