Inditex oihalgintzan eta arropa saltzen aritzen den enpresea espainiarra da. Amancio Ortega da enpresa honen sortzailea eta gaur egun arte enpresaburua izan da. Enpresa honek, Zara, Pull & Bear, Bershka, Massimo Dutti bezalako dendetarako produzitzen du.
Azken urte hauetan, Inditex enpresa eta Amancio Ortega oso kritikatuak izan dira. Ikusi denez, enpresa honek bere fabrikak herrialde azpigaratuetan ditu, non lan eskubideak ez diren emengo berdinak, eta enpresa hortaz aprobetxatzen da. Herrialde horietan, langileei ez zaie emen bezain beste ordaindu behar, beraz askoz ere diru gehiago irabazten dute. Gainera, ez dute lan orduetako limiterik, eta langileak 12 ordutako edo gehiagotako lanaldiak izaten dituzte, horrela, enpresa honek askoz ere produktibitate handiago izaten du. Enpresak eskubide gutxi horiek baliatzen ditu merkeago produzitu eta horrela dirua irabazteko.
Enpresa honek 10.000 miloi euro baino gehiagoko irabaziak izan ditu azken 10 urteetan. Irabazi gehienak 2019an izan zituen, eta grafikoa ikusita gora zijoala ematen zuen, baina COVID19 dela eta, 2020ean 28.000 milioi euroko irabazietatik, 20.400 milioi eurko irabazietara jeitsi zen. 2011 izan zituen irabazi gutxienak, eta 2020 arte urtero goraka egin dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.