Gaur egun, saskibaloian garrantzia handia hartu dute markek, jokalariek diru gehiago jasotzen dute markei esker ekipoetako kontratuei esker baino. Jokalari batzuek marken barruan noreberaren marka sortu du, eta gaur egun Lebron James da bere marka duen jokalari garrantzitsuena. Lebron Jamesek NBAn sartu zenetik du bere marka eta zapatilak eta kirolerako arropa saltzen du.
Lebron James NBAn diru gehien irabazten duen jokalaria da, baina ez da salario altuena duen jokalaria, eta hori markei esker da. Adibidez, tenporada honetan jokalariak guztira 95,4 miloi euro irabaziko ditu eta horietatik 64 miloi saskibaloiaz kanpo irabaziko du, hau da, beste markei eta bere marka propioari esker. Hor ikusi daiteke nolako garrantzia duten gaur egun markek horrelako kirolarietan, Lebron Jamesen kasua ez delako bakarra, ezta saskibaloia hau gertatzen den kirol bakarra. Adibiez, futbolean ere berdina gertatzen da Messi edo Cristiano Ronaldorekin.
OIHANE SANCHEZ
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.