Duela hiru urte gutxi gorabehera, obra berri bati ekin zitzaion Garberan, eta azaroaren 24an erreformaren zati handi bat ireki zen. Saltoki berri asko sartu dira (45 zehazki), hala nola jatetxeak (12) eta arropa-dendak; adibidez: KFC, Vip 's, Taco Bell, Starbucks, Foster' s Hollywood eta McDonald 's, nahiz eta lehendik bat egon. Primark bezalako arropa-dendak (oso arropa merkeko artikuluen denda ezaguna), ia 4 mila metro karratu eta bi solairu izango dituena, JD Sports, Sprinter,... Establezimendu ezagun horiez gain, Cinesa enpresako zinema berri bat ere gehitu da (jendearen eskaera handiz, zinema “gutxi” ziren eta). 3D eta Vip aretoak dituena, oso prezio onean eta abantaila oso erosoekin. Azaroaren 24an egin zen irekiera festa, hainbat jarduerekin; Dj-ak eta hainbat kontzerturekin. Belarra eta zuhaitzak dituen gune bat gehitu da ere. Iragarri dutenez, hau Garbera berriaren hasiera baino ez da; izan ere, merkatal zentro honen aparkalekuaren zati batean eraikin berri bat eraikitzen ari dira, bolera bat eta denda gehiagorekin, hauen irekierak 2023.urterako aurreikusiak daude. Guzti honekin erreformaren inbertsioak 130 milioi euro inguru kostatuko luke.
Zenbait arazo judizial izan dituzte erreforma egiteko. Zalantzarik gabe zentroaren handitze honek jende gehiago joatea eragin du; izan ere, irekieraren egunean ilara harrigarriak izan ziren saltoki gehienetan. Hori dela eta, Donostiako Udalarekin autobus linea gehiago sartzeko negoziatzen ari dira, dagoeneko dauden hiru linea horiez gain. Hau guztia aukera berri bat da zalantzarik gabe hemengo ekonomia eta merkataritza aukeretarako; izan ere, duela urte batzuk arte, Donostiak ez zuen halako dena famatu gehiegi, Bilbo bezalako hiri handiagoetan bazirenak, baita Logroñon eta Eibarren ere. Denda ezagun gutxi geratuko lirateke Donostia hiri komertzial bihurtzeko, hiririk ezagunenek duten eskaintza bera edukitzeko.
MARCO OLLOQUIEGUI
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.