Gaur egun, enpresa askok eta askok arazo ugari izaten dituzte, askok ez dute funtzionatzen enpresaburuek nahi bezala. Enpresa sortzaile guztien ametsa izaten da beraien enpresa urrunera irisen ikustea baina arazo batzuk direla medio, hau ez da gertatzen. Konflikto ugaru suertatzen dira bai langileen artean eta baita bakoitzak bere buruarekin ere. Pertsonok egunaren zati handi bat lanean ematen dugu, eta logikoa da hainbeste orduren ondoren gatazkak sortzea. Gatazkak normalak dira, baina horiek detektatzea eta konpontzea funtsezkoa da lan-ingurunea infernu bilakatu ez dadin; izan ere, lanean gaizki gaudenean, gure errendimendua, gure motibazioa edo erakundeko kide izatearen sentimendua kaltetuak izaten dira.
Talde-lana da gehien baloratzen den gaitasunetako bat; izan ere, langile batek taldean lan egiten duenean, sormena eta horien ikaskuntza hobetu egiten dira, estres-maila murriztu egiten da eta produktibitatea handitu egiten da. Hala ere, langileek beren kabuz joatea erabakitzen badute eta taldean lan egitea enpresan adierazten ez bada, litekeena da gatazkak sortzea. Komunikazio falta da lanean gatazka larriak eragin ditzakeen beste arrazoietako bat; izan ere, enplegatu edo nagusi batek beste langile batzuei komunikatzeko (edo behar diren mezuak bidaltzeko) orduan huts egiten duenean, arazoak sor daitezke. Lehenengo kasuan, informazioa ez da iristen; bigarren kasuan, informazioa gaizki iristen da. Ohikoa da enpresa askok beren langileei lorpenen arabera ordaintzea. Eta enpresa batzuek talde bateko kideen artean komisioak banatzen dituzten bitartean, beste batzuek langileak banaka saritzen dituzte: salmenten edo ezarritako helburuen arabera, pertsona batek jasotzen du komisioa. Pizgarri horiek langileen arteko tirabirak eragin ditzakete, sortzen den lehiakortasunak langileen arteko gatazkak dakartzalako.
Hau ikusita, enpresa bat sortzeko unean edo bertara lanera joateko unean kontuan hartu behar diren gauzak direla ikus dezakegu. Bertako gatazkak eta beste hainbeste saihestuz, enpresa batean ondo moldatzeko aukera izaten da. Kontuan hartuz noski, enpresa guztiek beraien lanerako modua ez dela berdina baina normalean hauek guztiak baliagarriak izango dira.
AINARA SAAVEDRA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.