2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

TAYLOR SWIFT


 “Shake it off” eta “Blank Space”-en abeslari amerikarra; Taylor Swift oso ezaguna da. Esate baterako, 2010 hamarkadako abeslari garrantzitsuena izendatua izan zen, eta iadanik 107 milioi diska saldu ditu. Hala ere, Taylor Swift ez ditu bakarrik bere mutilagunei buruzko  abestiak idazten. Musika industrian iraultza ikaragarri bat eragiten ari da.


Taylor Swiftek 16 urte zituela, Big Machina Records izeneko diskografikarekin bere lehen diskan lanean hasi zen, eta 6 diska aterata, bukaeran 2018an diskografika berri batekin lanean hasi egin zen.  BMR-tik atera eta urtebetera bere musika 300 milioi dolarrengatik salduta izan zen. Bere musika Scooter Braun izeneko gizon batek erosi zuen, zeinak 2016an abeslariari cyberbullying-a egin zion. Bere bizitzako lan guztia, gorroto zuen gizon baten menpe zegoen. Taylor ez da honelako zerbait gertatzen zaion lehen abeslaria, historian zehar abeslari askoren lana errespeturik gabe salduta izan da ere bai, hauek gazte zirenean sinatu zituzten gehiegizko kontratuak direla-eta. Hauen adibide, Kanye West edo Whitney Houston dugu.


Arazo hau konpontzeko Taylor Swift-ek bere musika zaharra berriro grabatzea erabaki du, horrela bera bere artearen jabe izateko. Hasiera batean inork ez zuen sinistu hori egingo zuenik, baino egia esan bere musika berriro grabatuz oso emaitza onak lortzen ari da. Bere lehen 6 disketatik iadanik Red eta Fearless grabatu ditu. Eta hauekin iadanik hainbat errekor hautsi ditu. Bere musikaren jabe izateak industrian aldaketa pila oso azkar eragiten ari da. Esate baterako aurtengo abeslari garrantzitsuena dudarik gabe Olivia Rodrigo izan da, zeinak urteko abesti eta diska ezagunenak ditu. Olivia Rodrigo, Taylor Swiften bidea jarraituta, bere musikaren jabe izatea erabaki du, eta hori dela-eta berak erabaki dezake zer egin bere arte eta lanarekin. Horrelako kasu asko daude, Justin Bieberrek ere bai bere musikaren jabe izateko gogoa adierazi du, Taylorren arrakasta ikusi ondoren. 


Baina, zer esan nahi du zure lanaren jabe izateak? Kontratu diskografiko bakoitza ezberdina da, baina zure musikaren gain boterea emateaz gain, baita ere musikariei askoz diru gehiago irabaztea eragiten du. Esate baterako, Taylor Swift-ek bere musikaren etekinen %20 irabazteaz, % 80 baina gehiago irabaztera joan da. Abeslari amerikarraren kasuan dirua ez zen arazo handirik izango, baina hain ezagunak ez diren abeslari berri askok seguraski diru gehiago irabaztea eskertuko lukete.


Gaur egun, Taylor Swift Republic Records konpainiarekin lanean ari da. Diskografika hau Billboard-rengatik 2021eko garrantzitsuena  izendatua izan zen. Enpresa honekin sinatu zuen 200 milioi dolarreko akordioa historiako bigarren garrantzitsuena da, Michael Jacksonenaren ondoren. Akordio hau dela-eta bere musikaren jabe da, eta esan daiteke nahi duena egin dezakela, izan ere kontratua sinatzerakoan botere gehiago zuen 16 urte zituenean baino. Esan bezala, gaur egun askoz askatasun handiago dauka, esate baterako aurten 30 abestiko diska bat atera du, 10 minutuko abesti batekin eta guzti. Berak dioenez lehen ezin zuen hori egin. Horrez gain, diskografika honen bi jabeek, Monte eta Avery Lipman anaiak, Taylor Swift haien “jabe” izendatu zuten, (Abeslariak duen boterea adieraziz).


Bestalde, Taylor Swift ez da artista bakarra historian zehar bere artearen kontrola hartu duena. Madonnak, esate baterako, 1992an bere berezko diskografika sortu zuen, “Maverick” izenekoa. 


Nire ustez, joera hau mantenduko da eta bukaeran geroz eta abeslari gehiago izango dira haien musikaren jabe, gehienbat Taylor Swiften eragina dela-eta. Hala ere, ez da arritzekoa industriako kapitalista asko berri hauekin pozik ez egotea. Hori dela-eta, Taylor Swift hedabideetan geroz eta kritika gehiago jasotzen ari da, aldaezina den joera hau ekiditen saiatzeko.


https://www.businessinsider.com/biggest-record-deals-2016-5

https://www.power991fm.com/2021/12/16/the-brothers-who-call-taylor-swift-their-boss-and-how-they-built-musics-top-record-label/

https://www.youtube.com/watch?v=M-A_RrOeoWw

https://es.wikipedia.org/wiki/Maverick_(compa%C3%B1%C3%ADa)



BEÑAT OSTOLAZA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.