Mundu honetan ia denok amesten dute Hummer bezalako kotxeekin. Mercedes-Benz, Ranger Rober, Audi, BMV… Baina denak bezala, zerbait oso ospetsua egiten denean, ondoren ospe hori jaisten joaten da. Hori da Hummer enpresari gertatu zitzaiona, baina zergatik? Zer gertatu zen?
Hummer ibilgailu enpresa bat zen. Zehazki, ibilgailu militarrean oinarritutako trakzio bikoitzeko auto gisa atera ziren merkatura. Arnold Schwarzeneggerri esker egin zen ospetsua, modazko ibilgailu hau, bera bezalako izar eta kirolariek erabiltzen baitzuten. Hau estatuserako, luxuarekin, diruarekin… zegoen lotuta.
Kotxe konpainia honek hainbat gora behera izan ditu historian zehar. 1992an AM General konpainiak, Hummer H1 modeloaren komertzializazioa hasi zuen, soldaduei zuzenduta zegoen ibilgailua. 1998an, konpainia General Motors enpresari pasa zitzaion. Ondoren, 2002an, Hummer H2 modeloa atera zuten, konpainiaren modelo ezagunena. Edozeinek eduki zitzakeen kotxe hoberena zen eta soldaduei zuzenduta bakarrik zegoenez, beraien klientela zabaltzea erabaki zuten, kotxe txikiago eta eskuragarriagoak eginez. Horrela sortu zuten Hummer H3a. H3 modeloa denentzat eskuragarria zenez, beste modeloen salmentak jeisten joan ziren pixkanaka.
2005 eta 2006 konpainiaren urte hoberenak izan ziren. Baina egun batetik bestera, bere ospea, luxuarekin eta ospearekin zuen erlazioa galtzen joan zen. Alde batetik, Ameriketako Estatu Batuetan gasolinaren prezioa asko igo baitzen, kotxe honek asko erabiltzen zuena. Beste alde batetik, klientela egunetik egunera gero eta kontzienteagoa zen berotegi-efektuaretaz, planeta baten atmosferatik datorren erradiazio termikoaren bidez planeta horren gainazala atmosferarik izango ez balitz baino goragoko tenperatura batera berotzen duen prozesua da, eta honek komentario negatiboak sortu zituen enpresaren inguruan. Honekin guztiarekin salmentak ikaragarri jatsi ziren.
2008an, General Motors-ek porrot egin zuen eta beraien kontuak onbideratu behar izan zituzten. Ikusita egoera nola zegoen, Hummer ibilgailuak alde batera uztea erabaki zuten. Nahiz eta enpresaren akzioen %80 Tenghzong konpainiari egokitu eta %20a Hong Kongneko Suolong Duoji enpresariari, ez zuten ezer lortu. Oraindik gutxiago Txinatarrekin, beraie saltzen saiatu ziren, baina hauek kontratua atzeratzen zuten beti eta beraz, markak bere azken unitatea 2010eko maiatzaren 24ean farbrikatu zuen Estatu Batuetan, Louisianan.
Hala eta guztiz ere, Hummer kotxe elektrikoak saltzen itzuli da eta argi dago kotxe munduan aztarna handia utzi du.
BIBLIOGRAFIA:
https://www.actualidadmotor.com/hummer-cinco-anos-desde-su-desaparicion/#:~:text=Trataron%20de%20vender%20la%20compa%C3%B1%C3%ADa,24%20de%20mayo%20de%202010.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.