Albisteak esaten duen bezala, CAF enpresak 183 autobus elektriko egingo dituela esaten du, autobus hauek Oslorako izango dira. Kontratu bat sinatu dute eta kontratua 100 milloi eurotan itxi dute, hau da, 183 autobus elektrikoak egiteko 100 milloi euroko inbertsioa egin dute. Horrez gain, Solarisek egindako autobus elektrikoen kontratu nagusia bihurtu da.
Lehenik eta behin, argi dago inbertsioa oso handia dela baina pena merezi duela pentsatzen det. Gure planetaren egoera geroz eta okerrera joaten ari da eta egoera honi aurre egiteko gauza asko aldatu behar ditugu, horrez gain aldaketak orain izan behar dira gero ez duelako ezertarako balioko zeren ezingo da buelta eman egoerari, hau da, orain hasi behar gera aldaketak egiten eta aldaketa hau oso egokia iruditzen zait nahiz eta prezioa oso altua izan. Autobusak asko erabiltzen diren garraioak dira eta elektrikoak bilakatzen baditugu co2 asko aurreztuko genuke eta planetak asko eskertuko luke, bestalde, nik uste urte batzuk barru beharrezkoa izango dela garraio guztiak elektrikoak izatea zeren egoera larri baten aurrean gaude eta ez gaude ahalegina egiten egoera honi buelta emateko. Gainera, albisteak esaten duen bezala autobusak 24 ordu arte ibiltzeko aukera dute, horrez gain, proiektua ona izaten bada, enpresa gehiagok kontratuko dute CAF beraien iraganeko autobus elektrikoak egiteko. Azkenik enpresa bezala izugarrizko kontratua sinatu dutela pentsatzen dut, kontuan izan behar da gasolinan asko aurreztuko dutela zeren autobus elektrikoak ez dute gasolinarik erabiltzen eta alde horretatik diru asko aurreztuko dute, horregatik uste det iraupen luzerako inbertsioa dela.
Hau guztia kontuan izanda, inbertsio egokia iruditzen zait, egia da diru asko dela baina autobus asko dira eta iraupen luzerako dira baina garrantzitsuena elektrikoa izatea da zeren planetarentzat oso albiste ona da eta ea horrelako albisteekin jendea egoeraz ohartzen den eta aldaketak egiten hasten garen zeren orain da momentua aldaketak egiteko, lehen esan bezala bestela berandutu egingo da eta ezin izango da buelta eman egoerari. Aipatu ditudan arrazoi guztiengatik oso albiste positiboa iruditzen zait.
JULEN ZUNZUNEGUI
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.