Eusko jaurlaritzak iragarri du covid ziurtagiria otsailaren 13ra arte exijitzen jarraitzeko baimena eskatuko diola Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari. Halaber, batzorde zientifikoak neurri murriztaileak eustea gomendatu du.
Pandemiari aurre egiteko neurri murriztaileek, tartean covid ziurtagiriak, indarrean jarraituko dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Labiren batzorde zientifikoa murrizketak mantentzearen alde agertu da osasun egoera aztertu ostean eta gainera Iñigo Urkullu lehendakariak proposamen hori defendatuko du ostiral honetan.
Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du espazio jakin batzuetara sartzeko covid ziurtagiria erakutsi behar izateko baldintza otsailaren 13ra arte luzatu nahi duela eta horretarako baimena eskatuko diola Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari.
Covid pasaportearen indarraldia urtarrilaren 31n, astelehenean amaituko da. Epe hori amaitzeko hiru egun falta direnean, Eusko Jaurlaritzak epea bi astez luzatzea eskatzeko erabakia hartu du. Pasaportea abenduaren 4an sartu zen indarrean aisialdiko eta dantzaldiko jardueretan, hala nola diskotetetan eta beste antzoki batzuetan.
IÑIGO ZUBILLAGA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.