2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

RYANAIR ETA PANDEMIA


Orain dela urte eta erdi, gure bizitzak aldatu ziren guztiz. Denok ezagutzen dugun COVID-19a agertu zen eta pandemia honek utzi dituen arrastoak oso larriak izan dira.


Urte eta erdi pasa arren, orain dela 2 astera arte gutxi gorabehera, egoera ez zein hain larria Europan, baina erlaxatu gara eta olatu berri baten aurrean gaudela esan dezakegu. Orain kutsadura tasak gora egin dute eta honek arriskuan jartzen ditu hainbat enpresa.


Kasu honetan Ryanair enpresa dugu. Ryanair enpresa hegaldi enpresa bat da, eta pandemiak asko baldintzatzen du enpresa honen ekintzak. Coronavirusak turismoa baldintzatu egiten du eta kutsatze tasak gora egiten badute, turismo tasak behera egingo dute, eta horren ondorioz bidai gutxiago egingo dira.


Europan egoera ez hain ona izan arren, Ryanair enpresak erabaki du hegaldi guztiak aurrera eramatea. Hori bai, hegaldia hartuko duten bidaiari guztiek PCR test negatibo bat aurkeztu beharko dute bidaiatzeko. Hainbat herrialde, hala nola: Frantzia, Alemania eta Suiza, neurri zorrotzak jarri dituzte Coronavirusaren hedapena ekiditeko. Horren aurrean enpresak hainbat eskaintza aurkeztu ditu herrialde horietara bidaiatzen dituzten hegazkinen aktibitatea ez gelditzeko, hau da, dirua ez galtzeko.


Ryanair-ek, hemendik 2022ko martxora artean aurrera eramango dituen hegaldi kopurua 562000 izateko itxaropena du. Hegaldi kantitatea handia izan arren eta irabazitako diru kantitateak handiak izan arren, oraindik beherakadak gertatu daitezke eta enpresa diru-galtze batean sartzea.


Aste guxitan ikusiko dugu nola garatu diren hegaldiak, oraingoz hainbat herrialde konfinatuta daude eta arazo larriak sufritzen ari dira hegaldi konpainiak orokorrean.


Informazio iturria: 

Ryanair resiste la embestida: mantiene todos sus vuelos pese al aumento de contagios en Europa (okdiario.com)


DANEL FERNANDEZ



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.