Denbora asko daramagu deia Covid pandemiak eragindako arazoak pairatzen eta hauen kontra neurriak hartzen. Lehen konfinamendu handitik hasita denek kaltetu dute ekonomia eta gehien bat empresa txikiak nolabait. Azken egun hauetan neurri berri bat plazaratu da Espainian, Covid zihurtagiria aurkeztu behar izatea denda edo tabernetan sartu ahal izateko.
Neurri hau beste herrialde askotan erabili da, Frantzian esaterako, eta sortu du bera erantzuna herritarrengan. Hemen ere ba daude iritzi kontrajarriak gai honen inguruan. Bainan, zein onura eta zein gabezi ditu Covid zihurtagiriaren erabilerak?
Alde batetik, tabernariek lan bikoitza daukate egiteko orain. Lehen edariak atera gutxi ez ba zen era teorian langile bat atean egon behar da sartzen den pertsona ororen ziurtagiria erregistratzen. Hortaz gain, pertsona talde batek ez du ziurtagiria eskuratu horaindik edo ez du erakutsi nahi. Beraz kliente kopuru bat galdu egiten da. Azkenik, ba dago jendea esaten duena neurri hau ez dela bat ere ez eraginkorra pandemiari aurre egiteko, ziurtagiria faltsifikatzea oso erraza bait da.
Bainan ba ditu, bestalde, bere alde positiboak. Alde batetik, taberna edo denda barruan dagoen pertsona orok kobid ziurtagiria ba du bertan “brote” bat gertatzeko aukerak asko murrizten dira. Horrela tabernak berriz ere aste batzuetan ixtea saiestu dezakete. Bestalde, taberna batek neurri guztiak ganoraz betetzen dituenean hau gune seguru bat bihurtzen da, eta gaixotasunarekiko larritasun gehien sentitzen duten horiek taberna horretara sartzea aukeratuko dute.
Adibidez, Espainian azkeneko asteetan neurriak aldatu dira. Ostalaritza, gaueko aisialdia, gimnasioak, ospitaleak…Guztietan COVID pasaportea erakusteko derrigortasuna, sartu nahi den establezimendu-motaren arabera. Galizia izan zen ostalaritzan sartu ahal izateko txertaketa-ziurtagiria (gero "COVID pasaportea") eskatzea proposatu zuen lehen autonomia-erkidegoa. Abuztuan, Espainiako herritarren % 70en hasierako helburura ere ez ginen iritsi, jarraibide osoa jarrita.
Oztopo judizial batzuen ondoren, neurri hori ez zen erabiltzen, harik eta, azaroan, kasuen gorakadak ikusita (txertoei esker, ondorioak arindu egin ziren), Galiziak berriro ezarri zuen arte, eta beste ingurune batzuetara zabaldu zuen, hala nola ospitaleetara eta aisialdirako eta gizarte-topaketarako beste leku batzuetara, kutsatzeko arrisku berezia duten puntu gisa. Eta orain, Gabonetako asteei aurre eginez, gero eta komunitate gehiagok bat egin dute neurri horrekin. Baina ez guztiak. Hamaika autonomia ari dira ziurtagiri hori eskatzen ostalaritzan sartzeko, bostek ez dute egingo, eta batek, Asturiasek, ez du urratsa eman, baina ez du baztertu oraindik. Hori guztia kasuen gorakadak markatutako testuinguru batean eta 60 urtetik gorakoek hirugarren dosia jasotzen dutenean, Osasun Sailak 40 urtetik gorakoak ere errefortzu-dosi hori jasotzen hasten diren ala ez erabakiko du, eta 5 eta 11 urte bitarteko haurrak abenduaren 15etik aurrera hasiko dira beren jarraibidearekin, urtarriletik irailera bitarteko kanpainan kanpoan geratu ondoren. Nahi dutenen eta, bitxia bada ere, kostako edo erdialdeko autonomien arteko zatiketaren ondorioz ia isilik geratzen ez direnen arteko banaketa.
Azken finean ez dute tabernari edo dendariek aukeratzen neurri hau, Eusko Jaurlaritzak aldiz. Beraz neurri hau eta beste askorekin lan egiten ikasi beharko dute eta guk haiei lana errazten saiatzen.
INFORMAZIO ITURRIAK: https://www.xataka.com/medicina-y-salud/estas-autonomias-que-obligatorio-pedir-pasaporte-covid-para-entrar-a-restaurantes-discotecas
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.