Covid-ak arazo asko ekarri ditu gure egunerokora. Enpresa askotan eragina izan du ekonomikoki, batzuetan igoerak egon dira eta beste batzuetan berriz jeitsierak. Audi enpresan ere eragina izan du eta kasu honetan jeitsierak egon dira. Koronavirusaren erruz audiren mozkin operatiboa % 43 jaitsi zen iaz. Audik 2.739 milioi euroko etekin operatiboarekin itxi zuen 2020a, 49.973 milioi euro fakturatu ondoren, hau da, 2019an baino % 10,2 gutxiago.
Alemaniako enpresaren arabera, pandemiaren bilakaera eta erdieroaleen eskasia dira 2021eko helburuak lortzeko gakoak.
2020. urtea koronabirusaren pandemiaren tragedia sanitario, sozial eta ekonomikoak markatu zuen, eta, logikoa denez, Audiren salmentei ere eragin zien.
Guztira, Audik 1.692.773 ibilgailu saldu zituen 2020an, hau da, salmentak % 8 jaitsi ziren 2019ko matrikulazioekin alderatuta.
Horrela, Audiren salmentak Europako merkatuko batez bestekoaren ia erdia jaitsi ziren, non jaitsiera % 15ekoa izan zen.
2021ari begira, Audi Taldeak aurreikusten zuen salmentek eta diru-sarrerek gora egingo zutela, 2020arekin alderatuta. 2021erako aurreikusitako salmenten gaineko marjin operatiboa % 7-9 bitartekoa zen.
Horretarako, premium fabrikatzaile gisa, Audik produktuarekin lotutako inbertsioak lehenesten zituen eta ehuneko puntu bat murriztu zuen inbertsio finkoetarako marjin estrategiko objektiboa, diru-sarreren salmentak % 4 eta % 5 artean kokatu arte.
Irati Arruabarrena Lekuona
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.