2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

REPSOLEK ORDAINDU BEHARKO DUEN DIRU KANTITATEA ISTRIPU BATENGATIK

Gaur egun petrolioa funtsezkoa da gure bizitzan, gauza askotarako erabiltzen baita. Ondorioz, petrolio-enpresak aberasten dira kontrolik gabe. Gutxitan istripuak gertatzen dira petrolioa garraiatzeko orduan, baina hauek gertatzean, arazo larriak ekartzen dituzte alde ekonomikoan eta ingurunean.


Orain dela gutxi, Peru-n gertatu zen istripu bat petrolioa deskargatzeko orduan. Itsasontzi bat petrolioa garraiatu zuen Peruraino, eta deskargatzeko orduan akats bat egon zen eta petrolio kantitateak erori ziren itsasora, natura kutsatuz. Petrolio hori Repsol enpresaren izenean zegoen. Petrolio enpresak itsasontzia maneiatzen ari zen pertsonari leporatzen dio hondamendia gertatu izana, kontrolik gabeko mugimenduak egin zirela argudiatuz. Repsolek demanda multimillonario bat aurkeztuko du itsasontzia maneiatzen zuen pertsonaren aurka, akzio legalei hasiera emanez bermeak eskatuz maneiatzaileari isun ekonomikoei aurre egiteko.


Repsol-ek aurreikuspen bat egin ostean, 57 milioi euroko dirutza ordaindu beharko duela ondorioztatu du. Guztira 10000 petrolio barril erori ziren, eta kutsatutako gunea Parisek okupatzen duen eremuarekiko berdintsua dela adierazi da. Lima ondoan gertatutako istripu honi aurre egiteko, esan bezala 57 milioi euro ordainduko dira, garbiketa kostuak eta bertan sortutako zikingune beltza kentzeko egingo diren ekintzak kontuan hartuz.


Oraingoz, Repsolek 355000 euroko isuna jasan du, baina oraindik isun gehiago jasotzeko aukerak daude.





Informazio iturria: Repsol cifra en 57 millones de euros el coste de limpieza y reparación del derrame petrolero en Perú | Economía | EL PAÍS (elpais.com)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.