Azken aldi honetan enpresa askok ingurunea zaintzearen alde egin dute. Bereziki itsas-hondakinak hartuz eta produktu berziklagarriak eginez. Asko eta asko dira Europan zehar sortutakoak, baina Euskal Herrian ba al dago enpresaren bat?
Badirudi, Andoainen (Euskal Herrian) sortutako EKO-REC izeneko enpresa bat badagoela. plastikoaren ekonomia zirkularrean erreferentea da Espainian eta Europan ere. Baina oraingo honetan, Ekorec-en parte den marka bat aztertuko dugu. EKOMODO du izena. 2018-an gazte talde batek hasi zuen proiektu hau eta esan bezela ekonomia zirkularraren parte da, bereziki PET botilak birziklatuz. Hain zuzen, 5 milioi plastiko botila birziklatzen dituzte egunean, eta poliester fibrak birziklagarriak erabiltzen
dituzte haien produktuak aurrera ateratzeko.
Hari beretik, marka honek saltzen dituen produktuak ordenagailu-zorroak, ur botilak, bulego-materialak, eta enpresentzako berezi pertsonalizatutako produktuak dira. Gainera, bezero bakoitzak berea egin dezake erositako produktua izen-abizenen inizialak ipiniz.
Neri atentzio gehien piztu zidana, Ekomodo-ren filosofia izan zen. Beraien filosofia, uneoro egiten dituzten aldaketa bakoitzarekin mundu hobe baten bila egitea da. Izan ere, argi dago, zaila dela mudua aldatzea eta eragindako kalte guztiak konpontzea. Baina, marka honek trasmititu nahi duena, erosterakoan egiten dugun aldaketa txiki bakoitzarekin aldaketa handi baten zati bihurtzen ari garela da. Eta bereziki modu honetan, erosleei ingurumena zaintzeko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko konpromisoa proiektatzen lagundu nahi diete.
Azkenik, nabarmendu nahiko nuke enpresa honen hiru baloreak: Diseinua (Minimalista, erosoa, erresistenteak eta iraunkorrak), sostenibilitatea (Gizarte- eta ingurumen-inpaktu positibo bat eragiten dute) eta berritzaileak (Enpresa bakar baten parte da Europan, eta horrek produktuaren bizi-zikloaren faseak kontrolatzen laguntzen du) .
LOREA BASTIDA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.