2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

SALONI ENPRESAREN IRUDI BERRIA



Probintziako zeramika enpresa ezagunentako bat Saloni da, Victoria taldekoa. Madrilgo hiria aukeratu zuen ostegun gauean marka aurkezteko; arkitektoak, diseinatzaileak, barnetegi bildu zituen ekitaldi jendetsu hartan. Gauean egindako bilera horrek, Madril gorriz irudikatu zuen, kolore hori Victoria taldearen sektorean aldaketa bat irudikatzen duen irudia nagusitzen bait du.


Jose Luis Lanuzak,Victoriako CEOak,  energia kostuen igoera atzean utzi gabe, konpainiaren handinahia aldarrikatu zuen. Saloni enpresaren parte da eta ekoizpen sustatzaileak ahalmena 72 milioi metro koadrokoa dela esan zuen, honela, Saloni Europako hiru fabrikatzaile handien artean kokatuz. 


Gainera, Saloniko zuzendari komertzialak, Felix Galvaezek, denda eredu aldaketa handia aurkeztu zuen, askoz digitalagoa, salmenta puntuen sarea handitzea eta bulego teknikoko eredu berrien irekiera azaldu zituen, adituentzako egokiagoak direnak. Baita ere, honela esan zuen “Salonik argi dauka zein den eraikuntzaren etorkizuna eta produktu eta zerbitzuen azterketa batean ari da lanean gure enpresa bezero aditu eta zehatzak bilatzen duena aurkitzeko asmoarekin”.


Salonil irudi berria ezagutzera animatu zuen, eta irudi horren garapenean Idearideasek eta Futureak lagundu dute. Logo berriaren aurkezpena “photocallean” egin zen, enpresaren ospea eta errekonozimendua indartzeko, antzezpen inguru batekin, aipatutako argi gorriei esker. 


Beraz ekitaldi original eta bitxia izan zen Saloni enpresak eman nahi duen irudi berriari ahotsa emateko.


KATIXA ARRIETA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.