Hainbat krisi egon dira munduan gaur egun arte, baina orain arteko krisi handienetako bat izan zen Lehman Brothers konpainia porrotara eraman zuena. Lehman Brothers Ameriketako Estatu Batuetako finantza-zerbitzuen konpainia globala izan zen, 1850ean sortua. Konpainia honek bere sedeak New Yorken, Londresen eta Tokion zituen, baina beraien ofizianak, mundu osoan banatuak zeuden. Gainera, Lehman Brothers Estatu Batuetako laugarren inbertsio banku handiena zen eta 680 mila miloi dolar estatubatuar zituen aktibo.
Hainbat arlotan nabarmentzen zen konpainia hau, esate baterako, inbertsio-bankuetan, merkataritza-bankuetan, inbertsioen kudeaketan… Baina hau, 2008ko irailaren 15ean eduki zuten porrota baino lehen.
Egun hartan, Lehman Brothersek eduki zuten porrotaren deklarazio formala egin zuten, baina hau hainbat faktorek eragin zuten. Batetik, beraien bezeroak joan izanak eta bestetik, merkatuan galera handiak eduki zituztela, izan ere, arrisku-kualifikazioko agentziak adierazi zuen, enpresa arriskuan zegoela eta beraz beraien bezeroak alde egin zuten. Baina hau dena gertatu zen, Lehmanek, subprime hipoteken krisian (2007an finantza merkatuetan hedatutako krisi bat) parte hartu zuelako, arduragabekeriak egin zituelako eta baita akusazio kriminalagatik.
Gainera, krisi horrek eraginda, 2800 milioi dolarreko galerak izan zituzten eta enpresak 6.000 miloi dolar saldu behar izan zituen. 2008an burtsaren %73 galdu zuten eta ondorioz, 1.500 pertsona kaleratu nahi zituzten. Horretaz gain, mundu osora eragin zuen beraien porrotak, izan ere, enpresa honek hainbesteko garrantzia zuen mundu osoan, domino efektu bat sortu zuela eta munduko sistema ekonomiko osoan izan zuen eragina. Eta beste ondorio bat ere eduki zuen, zehazki, ideologiaren arteko polarizazioa sortu zen.
Konpainia honek ez zuen irtenbiderik ikusten eta beraz, bilera bat antolatu zuen Banco de la Reserva de New Yorkek enpresa honen etorkizunaz hitz egiteko. Bertan, Banco de America y Barclays enpresari saltzeko hitz egin zen. Azkenean, Barclays enpresak baietz esan zuen, hau da, Lehman konpainia erosiko zuela, baina Barclays enpresako kide guztiak ados ez zeudenez, ez zuen inork erosi konpainia. Azkenean, 2008ko irailaren 22an, Nomura Holdings enpresak Lehmas Brothers frankizia erosiko zuela adiera zuen, bai Asian, Japonian, Hong Kongen eta Australian.
Konpainia honek krisi pila bat pasa zituen, 1907ko banku-krisia, New Yorkeko Cracka, Gerra Zibila… Baina ez zuen lortu 2008ko subprime krisia gainditzea. 22.000 miloi dolar ordaintzen hasi zen, aktiboak guztiz ezabatzeko. Gainera, beraien planak 65.000 miloi dolarreko berreskurapena aurreikusten zuten, baina hasierako eskaeretatik zazpitik bat jaso zuten.
BIBLIOGRAFIA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.