2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

PLASTIKOAK MODA JANZTEN DU

 PLASTIKOAK MODA JANZTEN DU


Hune honetan 100 milioi tonelada plastiko aurkitzen dira metatuta gure inguruko lurretan, ozeanoetan… . Horiek kalte sinestezinak eragiten ari ditu eta nahiz eta gure inguruan kalte horietaz ez bermatu, errealak dira, eta nonbaiten pilatuta aurkitzen dira bai ozeanoen gainazalean, itsas hondoan, itsas eta lur animalien sabeletan, nahiz lur ertzetan. 


Baina zergatik dago arazo hau? Ez ba al da gure zaborra birzikatzen?


Jakina denez, soilik kontsumitzen dugun %9a birziklatzen da eta gainerakoa erre edo herrialde azpigaratuetara eramaten da. Honen arrazoi nagusia da, gure ekonomia ez dagoela eraikita berrerabilpenari lehentasuna emateko, eta birziklatze-sistema gehienak ez dira gai kontsumitzen dugun guztia maneiatzeko. 


Hori dela eta, Sea threads bezelako konpainiak gure ozeanoetan aurkitzen diren plastiko guztiekin gure egunerokotasunean garrantzia handia duen sektore batean ikuspegia zuzendu eta etorkizunera begira prozesu industriala sostengarriagoa bilakatzea du helburu, modaren kasua da hori.  


Zorionez, mundu mailako moda-diseinatzaile asko lanean ari dira plastiko birziklatua erabiltzeko, mota guztietako ehunak eta osagarriak egiteko. Nahi baino azkarrako lur planeta suntsitzen ari gara eta denbora aurrera joan ahala modaren etorkizunera hurbiltzen ari gara, gure jantzien bertsio guztiz ekologiko eta berritzaile batetik igarotzen den etorkizun batera.


Etorkizun ekologiko horretara hurbiltzeko saiakera egin duen sortzaileetako bat Dylan Cross du izena, Titusvilleko ekintzaile bat da, Floridakoa. Dylan Crossek ozeanotik ateratako plastikoz egindako arropa egiteko enpresa bat sortzeko ideia izan zuen. Enpresak Indonesian biltzen diren ozeanoko hondakin plastikoak erabiltzen ditu eta ondoren Sri Lankan baletan pilatzen dira. Sea Threadsek tokiko eta gobernuko erakundeekin lan egiten du Indonesiako kostaldean, kostaldeak eta itsasoak garbitzeko hondakinen kudeaketa egokirik ez duten eremuetan. Ozeanoaren plastiko kutsaduraren % 60a eskualde horretan sortzen baitda. 




LOREA BASTIDA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.