2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

COCA-COLA ETA NESTLE LANGILEAK


Cocacola, Nestle, Bimbo edo pepsi gure egunerokoan kontsumitzen ditugun produktuak dira. Guztiz normalizatuak daude gure gizartean eta zaila bilakatu da hauek ekiditzea. Bainan noizbait kontsideratu degu zer nolako impaktu duten produkzio masibo hauek gugan eta bereziki atzerriko garapen bidean dauden herrialdeetan?


Cocacolaren kasuan, botilaratzeko enpresak 988 milioi irabazi zituen 2021ean, urtebete lehenago baino ia bi aldiz gehiago. Coca-Cola Europacific Partnersek salmenta eta mozkin gehikuntzekin itxi zuen 2021 ekitaldia, enpresak berak "apartekotzat" jotzen duen urte batean. Coca-Colaren munduko enpresa botilaratzaile nagusiak 988 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen, urtebete lehenago baino ia bi aldiz gehiago, gaur aurkeztutako atariko emaitzen arabera.


Horien arabera, diru-sarrerak % 30 hazi dira, 13.763 milioi eurora iritsiz. Kopuru horretatik 11.584 milioi Europako merkatuan sortu ziren, % 9 gehiago, eta beste 2.179 milioi Okaniako negozioak ekarri zituen Coca-Cola Amatil erosi ondoren.

Onurak hobetzeak dibidendua handitzea ekarriko du. Coca Cola Europacific Partnersek 1,40 euro banatuko ditu akzio bakoitzeko, 2020an baino % 64,5 gehiago eta 2019an baino % 13 gehiago.


Bestetik, Nestlé (munduko elikagai-konpainiarik handiena) barne-dokumentu batean aitortzen du saltzen dituen produktuen % 60 baino gehiago — txokolateetatik eta gozokietatik hasi eta gosaltzeko zerealetara eta izozkietara — ez direla osasungarriak izateko beharrezkoak diren irizpideak betetzen, eta ekoizten dituen edari eta elikagaien kategoria batzuk ez direla inoiz osasungarriak izango, berritzen badira ere. Suitzako enpresako zuzendariei urte hasieran bidalitako informazioa astelehen honetan argitaratu du Financial Times egunkariak. Nestlé Españako bozeramaile batek azaldu duenez, enpresak urteak daramatza produktuen nutrizio-konposizioa etengabe hobetzen, besteak beste, gantz aseak, gatza eta azukreak nabarmen murrizteko. El País-ek harremanetan jarrita, Kontsumo Ministerioak oraingoz ez du albistea baloratu nahi izan.


Industriak beharrezkoa duen materialetako bat ura da, eta janari eta edaria produzitzen duten empresek uste bainan gehiago erabiltzen dute. Zenbait herrialdeetan hau ez da biziki nabaria, ur ugaritasuna dagoelako, bainan idortasuna jasaten duten haientzako eragin oso larriak izan ditzazke. Hauen eredu dira adibidez Mexico edo Indiako biztanleak. Emen ur potablea oso urria da, eta dagoen gutxia empresa handi hauek hartzen dude haien produktua produzitu eta gehien bat atzerrian saltzeko erabiltzen dituzte. Esaterako Mexikon urtean 133 milioi litro baliaten dira. 


Eragin sozialak izateaz gain ingurumena suntsitzen du industria honek eta herriko txiroenei osasun arazoak eragiten dizkie. Bainan zer egin daiteke hau konpontzeko? Ba jarri dira iniziatiba batzuk empresa hauek boikoteatu edo produkzio manera aldarazteko. Amaitzeko iruditzen zait produktu hauek kontsumitzeari uzten ez ba zaio ere gutxiago erosi eta hau egiterakoan era konsziente batean egitea garrantzitsua dela.




Informazio iturria:


https://www.expansion.com/empresas/distribucion/2022/02/22/621426e9e5fdea32618b4598.html


IRATI AGIRREGOMEZKORTA



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.