Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak azken bi urteetan baina diru bilketa handiagorekin itxi dute 2021-a. EAE-ko hiru ogasunek guztira 15.962 milioi euro lortu dituzte 2020 ean %14,4 gehiago eta 2019an baino %3,1 gehiago.
Horrela guztiek hobetu dituzte 2020an pandemiak eragindako geldialdi ekonomikoak markatutako urtean, lortutako diru sarrerak, eta baita 2019an bildutakoa ere.
Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak esan du orain arte lurraldean lortutako diru-bilketa handiena dela, eta jarduera ekonomikoaren susperraldiaren hasiera islatzen duela. Hala ere, azpimarratu du kontuan hartu beharreko beste faktore batzuek ere eragiten dutela hazkunde hori, ezohiko moduan lortutako diru-sarrerak baitira, "eta aurreko ekitaldiekiko konparazioa desitxuratzen dute".
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.