2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

GIPUZKOAKO MINBIZIAREN ERREFERENTZIAZKO ZENTROA IZANGO DA DONOSTIAKO ONKOLOGIKOA



Azkenaldian minbiziak sortu dituen kalte larriak direla eta Osakidetza eta baita Donostiako Onkologikoa ere egoeraz ohartu dira. Hori dela eta, konponbide berriak bilatzen hasi dira. Horren ondorioz, bi zentroen harremana sendotzea adostu dute Minbiziaren aurkako baliabide eskasiaren aurrean.


Adostutakoa dela eta, Gipuzkoan minbiziaren arreta behar duten pertsonek donostiako Onkologikoan izango dute laguntza, honela azpimarratu du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. Bertan, 7,4 milioi euro inbertitu dituzte Euskadiko minbiziaren arreta hobetzeko asmoarekin. Adibidez, instalazioetan, informazio sistemetan eta farmazia arloetan. Inbertitutako milioi horietatik 3,3 milioi Onkologiko Fundazioak jarri ditu eta 4,1 milioi Osakidetzak.


Teknologiak ekarri dizkigun aurrerapenak oso nabarmenak dira gure gizartean eta osasungintzan oso nabaria da. Ekipamendu berri hauei esker minbiziak pazienteengan sortutako ondorioak murriztu egingo dira, 12000 paziente baina gehigao tratatuz. Izan ere, gaixotasun hau Eusko Jaurlaritzaren eta osasun sailaren lehentasun bat da.


Osakidetza eta Donostiako Onkologiaren zerbitzuen plangintza osakidetzaren menpe geratuko denez, hornikuntza, sistema publikoaren parametroen arabera garatuko da. Gainera, lanpostu hutsak, bai bajak edo baita erretiroak ere, belaunaldi berriko plazekin ordezkatuko dira sistema publikoaren parte delako. Modu honetan langile gazteenei esperientzia hartzeko aukera emango zaie.


Argi dago, minbizia gau egungo erronka handienetako bat dela, honi aurre egitea zaila baita. Azkenaldian Covid’19a izan dugu gai nagusitzat osasungintzako beste arlo batzuei garrantzi gutxiago emanez.  Hori dela eta, ideia bikaina iruditzen zait inbertsio berri hau, honela gaixotasun indartsu honi aurre egitea errexagoa egingo zaigu.  Hilgarria den gaixotasun honi buelta ematea gaur egungo erronka nagusitzat har daiteke, sendagai gutxi bait daude.


JUNE ILZARBE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.