2020(e)ko urtarrilaren 17(a), ostirala

NESTLE ENPRESAREN PROPOSAMEN BERRITZAILEA

Gaur egun, plastikoaren inguruan existitzen den arazoa agerikoa da. Gizartea errukitzeaz gain, enpresak ere badute errukiaren zati bat eta beraz, hauen inguruan geroz eta presio handiago dago. 


Nestle marka izan da, gai honetan lehen mugimendua egin duenetariko bat. Aurreko ostegunean, 1.800 milioi euro inbertituko dituela anuntziatu zuen, hauen ontzien %100 berrerabilgarria izateko proiektua proposatzean. Horrez gaiz 2025rako ere, plastiko berrien erabilera heren batera murriztu nahi dute. 

Suitzan sortutako eta mundura zabaldutako enpresa,100.000 milio dolarretan baloratuta dago. Beraz, botere ekonomiko eta sektorean influentzia handia duela esan daiteke. Jakinarazpen baten bitartez hauen idea azaldu zuten: Ontziratzeko eta enpaketatzeko modu ekologiko eta jasangarri bat aurkitzea. Ideia hau aurrear eramateko urte batzuk beharko dituzte eta bitartean, hau da , proiektua irtenbide eraginkor bat aurkitu arte, ekoitzitako produktuen ontziratzea plastiko birziklatuekin egitea erabaki dute.

Nestlek, argi du plastikoen kantitate handi bat birziklatzea zaila dela, eta batez ere estaltzen diren produktuak elikagaiak direnean. Ondorioz, arazo honi soluzioa bilatzen denbora luzez egongo dira eta erdibide bat erabiltzea erabaki da hori lortu arte. Hau da, erabilpen bakarreko plastikoen erabilera ahalik eta gehien murriztu eta material ekologikoagoak erabiltzen hastea.

Oraingoz, enpresak 2 milio tona plastiko produzitu beharko dituela esaten du, elikagaiak estaltzeko eta hasierako inbertsioa, gerora, handitu beharko dutela kalkulatzen dute. Beharko dituzten materialen kostua, ekoizpena garestituko duelako. Hala ere, proiektu oso berritzailea da eta ez dute denbora asko beharko errentagarritasuna ateratzeko.

Garrantzi handiko aurrerapausua hartu du Nestlek, izan ere, nekazaritzako elikagaien industriako enpresa garrantzitsuenetarikoa da. Hala ere, erabaki honen atzean interes izkutu bat dagoela esan dezakegu, hau da, Nestlek ez luke erabaki hau hartuko errentagarritasuna izango ez balu. Azken finean, gaurkotasun handiko arazo bati nolabaiteko soluzioa ematen saiatzen ari dira eta hau kontsumitzaileak asko baloratzen du. Gainera aipagarria da, influentzia handiko enpresek erabaki hauek hartzea plastikoen emisioak murriztu eta egoera hobetzeko bide bakarra dela. Beraz,arrakasta handia izango duen proposamena dela aurreikusi daiteke.

Iturriak:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.