2020(e)ko urtarrilaren 3(a), ostirala


Correosen igoera salerosketa postalean

Resultado de imagen de correos"
Jadanik Espainiako biztanleriaren %74ak ez ditu kartarik jasotzen, baina %90ko interneteko erosketen bitartez pakete gehio eta onarpen gehio lortzen dira

XXI. mendeko Internetaren eboluzioagatik, korreo tradizionala desagertzeko zorian zegoen. Egia esan, urteak pasa ahala posta tradizionala galtzen doa. Hala eta guztiz, "e-commerce"-ri esker, esaterako, interneten erosketak egiteari esker, sektore hau oraindik mantentzen ari da.

Honi dagokionez, azken ebaluaketa 2018an izan zen CNMC-k (Comisión Nacional de los Mercados y la Competencia) gauzatuta. Analisi hau behatuz, postak bizitza berri bat irekitzen hari dela dirudi, izan ere, 39.243 milioi euro irabazi ziren aurreko urtean, 2017an irabazitakoa baino %28 gehio. Eta José María Marín Quemadak dio, hamar erosketatik bederatzik pakete bat jasotzen dutela trukean.
Resultado de imagen de cartas"
Postal tradizionalaren negozioarekin alderatuta (funtsean kartak eta postalak), SPT deiturikoa eta pakete txikienak barne hartzen dituenak, lau eurotik hiru interneten egindako erosketei dagokio. Baina, esan beharra dago, postariek egiten duten igorpena merkatuaren %84ekoa da, aurreko urtean 3.259 milioikoa.

Posta tradizional bidez bidalitako produktuen diru sarreragatik %1,1a soilik jaitsi zituzten 2018an. Honen zergatia prezio altuegiak dira inflazioari dagokionez. Hau jadanik 2017an gertatu zen eta diferentzia izugarrizkoa izan zen: posta zerbitzuak hamar aldiz garestitu ziren. Alabaina, merkatu europarrarekin alderatzen badugu Espainiako prezioak mediatik beherakoak izango lirateke: karta nazionala 50 zentimokoa izanik UEn 72 zentimokoa da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.