ZERGATIK IXTEN DIRA KOMERTZIO TXIKIAK?
Ondoren, gauzak are konplexuagoak bihurtu dira, izan ere, krisia gutxitzen hasi den arren , joera ez da batere aldatu eta komertzio txikiak ixten jarraitzen dute.
Komertzio txikientzako denbora oso gogorrak dira eta krisiak hasitako egoera larritzen doa.
Adituek diotenez egunero merkataritzarekin lotutako 36 autonomo inguru ari dira galtzen lanpostua, batez beste, 13.315 pertsona urteko. Datu hauek estrapolatzen baditugu ikusten dugu denda ugari itxi egin direla.
Negozio txikiak kontsumoen biktimak dira. Gaur egungo gizartea oso kontsumista da eta interneta eta e-komertzioen boom-a izugarria izan da. Komertzio txikiak etsai asko dituzte, alde batetik online dendak 24h-ko zerbitzua eskaintzen dute, stock-a denda txikikoak baino askoz handiagoa da, eta prezioak askoz lehiakorragoak. Beraz e-komertzioak prezio praktika oldarkorrak jar ditzazkete, ordea komertzio txikiak ez.
Nire ustez pena bat da denda txikiak itxi behar izatea, guztiok nahiago dugu arropa eta zenbait gauza gehiago prezio baxuagoetan erostea, baino kontuan izan behar dugu nondikan datozen gauza horiek, nork egin dituen, zein egoeratan eta zein dira pertsona horien soldatak eta lan-baldintzak.
Beste aldetik ez dugu ahaztu behar denda txikiak ixten badira, gure herriak triste eta itsura kaskarra izango dutela.
Beraz, nire proposamena izango litzake komertzio txikietan gehiago erostea eta baita gobernuak autonomoei laguntzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.