2020(e)ko urtarrilaren 19(a), igandea

Teslaren "Cybertruck" polemika

Tesla enpresa estatubatuarrak bere Cybertruck kamioneta aurkeztu zuen aurreko urteko azaroan egindako zuzeneko ekitaldi batean. Ibilgailu honen itxurak segituan sortu zuen polemika ikusleen artean. Batzuk futuristatzat jotzen zuten bitartean beste askok diseinua arriskutsua zela azaltzen zuten. Dena den, ekitaldiak aurrera jarraitu ala, kamionetaren leihoen aurkezpena egin zen, eta aurkezleen harridurarako, bi alditan apurtu ziren ustez hautsiezinak ziren lehioak.




Resultado de imagen de cybertruck window gif

Zuzenean gertaturiko akats honek berehala jaitsi zuen enpresaren akzioen balioa eta jende ugarik enpresak fidagarritasuna galdu zuela zioen. Enpresaren jabea den Elon Musk-ek umorez hartu zuen gertakaria eta hainbat hobekuntza egin behar zituztela esan zuen ostera.



Hillabete bat beranduago Teslak Cybertruck-ari buruzko produktuak atera zituen eta asko harritu egin ziren horien artean apurtutako kristalaren irudia zuen kamiseta bat ikustean. Teslak 35$-eko prezioan jarri zuen bere dendan kamiseta, ezbeharretik etekina atera daitekela erakutsiz.
Resultado de imagen de tesla cybertruck camiseta
Nire iritziz, hutsegite horri buelta emateko modu honek akatsak positiboak izan daitezkela erakusten du eta enpresaren marketin tekniken eta umorearen kalitatea ere azaleratzen du. Noizbeinka enpresek haien burua hainbesteko seriotasunez ez hartzea ondo dagoela deritzot, azken finean, enpresek, pertsonek bezala, akatsak egiten dituztelako, eta egoera hori normalizatzea eta are gehiago, haien hoberako erabiltzea, egin zezaketen onena izan zen.





BIBLIOGRAFIA:

    https://www.bbc.com/mundo/noticias-50519466

https://www.hibridosyelectricos.com/articulo/actualidad/camisetas-ventana-rota-tesla-cybertruck-35-compraras/20200115120023032604.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.