2020(e)ko urtarrilaren 24(a), ostirala

Brexit eta haren ondorioak

BREXIT-A

'Britain' (Erresuma Batua) eta 'exit' (irteera) terminoak lotuz sortutako hitza da. Hau etengabeko prozesu politikoa da eta helburu nagusi eta bakarra Erresuma Batuak Europar Batasuneko estatu kide izateari uztea da. Jatorria 2016ko ekainaren 23an egin zen erreferendumean du. Bertan hautesleen % 51,9k Europar Batasunetik irtetea bozkatu zuten eta ondorioz, Gobernuak Europar Batasunari buruzko Itunaren 50. artikulua aldarrikatu zuen, amaitzeko bi urteko prozesu bat abiaraziz. Artikulu honek dio, EBko edozein estatu kidek alde egitea erabaki dezakela, beti ere lege konstituzionalaren arabera.
Britainia Handia potentzia ekonomiko eta komertzial nahiko handia izanik, hainbat ondorio ekarriko ditu bere irteerak:
Ondorioak Europa Mailan:
  • Merkataritza eta finantza harremanak mugatuko ditu
  • Gaur egun, BHko esportazioen % 44 EBra doa eta horrek inportazioen% 53 hornitzen du.
  • Lanpostu asko galduko dira, enpresa asko euroguneko beste hiri batzuetara joango baitira.
  • Britainia Handiko BPGa % 1,5-% 9,5 artean jaitsiko dela aurreikusi da. 2019. urteko lehen hiruilekoan 0,2%-ko jaitsiera izan zuen eta esan beharra dago horrelako jaitsiera bat hain epe motzean, 2012 geroztik ez zela gertatu.
  • Britainiako monetaren ( Libra) nahiz (mundu osoko burtsak bezala) petrolioaren prezioaren jaitsiera . Erresuma Batuaren irteera honek Brent eta West Texas “upela” % 6 baino gehiago jaitsi ditu.

Aipatutako ondorio batzuk, beste batzuk baino inpaktu gehiago edukiko dute eta hala ere, bistan da zuzenean eragingo diola Europar Batasunari. Baina zer gertatuko da Espainian?
  • Espainiak urtero 18 milioi euro inguru esportatzen ditu BHra eta 13 milioi inportatzen ditu. Inportazio horien %4a BHan ekoitzitako ondasun nahiz zerbitzuak dira, beraz gure kontsumoaren 11 milioi hango merkatuaren araberakoa da. Brexitaren ondorioz, hain onuragarriak diren truke hauek behera egingo lukete eta horrek batez ere aeronautiko-, automobila- nahiz elikagai-industriei eragingo die.
  • Espainia zortzigarren ekonomia kaltetuena izango da, izan ere, Erresuma Batuarekin ditugun harreman komertzialak 57 mila milioi euro inguru balio ditu. Bertan, Espainiar kapitala duten berrehun enpresa baino gehiago daude inplantatuta, beraz baliteke enpresa horiek arazoak edukitzea etorkizun batean: Langileak,legeak,eskubideak…
  • BPG ( %1 galdu lezake Espainiako ekonomiak) eta enpleguan eragin zuzena edukiko luke; 70.000 pertsonek haien lanpostua galduko lukete.
  • Turismoa: Espainiara iristen diren bost turistetatik bat Erresuma Batutik dator; Hauek 2018an 18 milioi euro baino gehiago utzi zituzten hemen.Honen harira, Espainian 300.000 britainiar inguruk etxebizitza iraunkorra dute.

Grafiko honek Espainian edukiko dituen ondorioak biltzen ditu:




ITURRIAK:
https://es.wikipedia.org/wiki/Salida_del_Reino_Unido_de_la_UniĆ³n_Europea
https://www.expansion.com/economia/2019/08/30/5d684453e5fdeaf0548b46b9.html
https://www.europaciudadana.org/que-consecuencias-tendria-para-la-union-europea-el-brexit/
https://blogs.elconfidencial.com/mundo/tribuna-internacional/2019-12-13/brexit-consecuencias-espana_2376935/
https://www.muyinteresante.es/curiosidades/preguntas-respuestas/que-consecuencias-economicas-tendra-el-brexit-861483516338
https://www.libremercado.com/2019-08-29/las-consecuencias-de-un-brexit-duro-1276643900/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.