2020(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

Neguko beherapenek gutxigorabehera 125.000 kontratu berri sortuko dituzte

Gabonetan gaudenez, familiarekin egoteko momentua dela saltzen digute telebistan, hau guztia publizitatearen bidez; esaterako Coca-Cola-k iragarkietan. Baina gezurra dirudien arren, familia askok eta askok denboraldi hauetan lan egitera behartuta daude, beraien ekonomiarengatik. Beste batzuk ordea, ez dute lanik eta gabonak sortzen dituen kontratu laburretaz aprobetxatzen dira diru pixka bat ateratzeko helburuarekin. Kontratu laburreko postuak geroz eta ohikoagoak dira krisiaz geroztik, baina udaran eta gabonetan sortzen direnak ohikoagoak dira. Neguko merkealdietan sortutako lanpostu hauek, kontsumo handiari lotutakoak izango dira, hala nola, saltzaileak, lurringintzarako, kosmetikarako, elektronikarako, jostailugintzarako, ehungintzarako, logistikarako eta garraiorako langileak edo zerbitzariak. Espainia mailan hauek izan dira autonomia erkidegotan sailkatuta sortu egingo diren kontratu berriak gabonetan: Katalunian (23.820), Madrilgo Erkidegoan (18.237), Murtzian (16.600), Valentziako Erkidegoan (14.012), Andaluzian (13.120), Gaztela eta Leonen (6.000), Euskal Autonomia Erkidegoan (5.891), Galizian (5.544), Aragoien (4.782), Gaztela-Mantxan (4.251), Kanariar Uharteetan (3.687), Nafarroan (3.435), Kantabrian (2.433), Asturiasen (1.164), Extremaduran (413), Balear Uharteetan (503) eta Errioxan (970).

Kontratu laburreko lanpostuek alde positibo ugari dituzte. Esaterako, gaztea baldin bazara (etorkizunera begira) lan-munduarekin lehen harremana edukitzeko oso erabilgarria izan daiteke enpresa horretan lan egitea. Gainera, lan postu hauekin gaitasunak eta esperientzia profesionala eskuratzen dira. Bestalde, zorte pixka bat eduki ezkero eta modu oso efizientean lan eginez gero enpresan sartzeko aukera izan dezakezu, zure gaitasunak erakutsi ahal izateko.

Aitzitik, nire iritziz alde negatiboak askoz garrantzitsuagoak dira. Zuk, baldinbadakizu ordezkoa zarela, pentsatu dezakezu ez zaudela baloratuta enpresa horretan eta horrek lanean ezegonkortasuna eta norberaren gaitasunetan mesfidantza sor dezake. Era berean, zeure buruarekin atsakabetuta egon zaitezke. Kasu gehienetan, denbora-tarte laburretako esperientzia da, batzuetan laburregia denbora gutxi duzu gauza ezberdinak ikasi edo ulertu ahal izateko, adibidez; lan egiteko modu eraginkorragoak.

Ondorioz, aurreko paragrafoan aipatu dudan bezalaxe, alderdi negatiboak oso latzak izan daitezke orainaldirako, aldiz, alderdi positiboak normalean zure bizitzako beste momentu batean gertatuko zaizun egoeretna pentsatuta dago, etorkizun urrun batean. Horrexegatik, nahiz eta, dirua azkar lortzeko lanpostuak izan, aukeratzeko aukera baldinbadaukazu, kontratu luzeagoko lanen bila hasiko nintzake.

Bibliografia:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.