IKEA, gaur egun altzariak egiten dituen enpresa ezagunenetako bat da , ez esateagatik ezagunena, eta jende gehienak etxea apaindu behar duenean beti jotzen du harea dena delakoa erostera. Hots, prezio eskuragarri eta onean saltzen ditu bere produktuak eta gainera, oso gauza erakargarriak eta erosoak ditu.Mundu osoan duen fama eta arrakasta oso aipagarriak dira ; esaterako, Espainian 2017 eta 2018 artean 1.497 milioi euroko irabaziak izan zituen, aurreko urtekoaren aldean %2'1 gehiago.
Hori gutxi balitz 596 langile gehiago kontratatu behar izan zituen, 9.272 hain zuzen.
Hala ere, ez da dena dirudien bezain erraza, errentagarria eta atsegina; izan ere, IKEA-ren altzariak ez dira oso seguruak. Hori ziurtatzen duten gertaera gehiegi daude zoritxarrez eta baita produktu batzuen atzera-egitea ere, hau da, arriskutsu gerta daitezken altzariak bueltatzeko eskatu da eta ekoiztutakoak saltzeari utzi egin behar izan dio enpresak.
2017.urterako zortzi haur ziren IKEA-ko armairu batek zapalduta hil zirenak. Lehenengo bi haurrak 2014an hil ziren eta horren aurrean, enpresak, altzariari ainguraketa kit bat eranstea erabaki zuen. Hirugarren haurraren heriotzarekin batera, aldiz, bestelako neurriak hartu behar izan zituen eta 29 milioi armairu kendu zituen merkatutik. Zortzigarren haurraren heriotzak oihartzun handia eragin du Estatu Batuetan, gurasoek izugarrizko salaketak jarri baitzituzten martxan. Zorigaitz hau 2017ko apirilaren 4ean gertatu zen bi urteko haurra lo zegoela 32kg-ko armairu bat erori zitzaionean gainean. Horren aurrean IKEAK 41miloi euroko indemnizazioa emango die gurasoei eta horrez gain, neurri zorrotzagoak hartuko ditu; ezin baita onartu istripu arrazoiengatik merkatutik kanpo dagoen altzari bat etxean izatea eta abixurik jaso ez izana.
Dagoeneko IKEA-k produktu batzuk kendu ditu salmentatik arriskutsuak izan daitezkeelako; esate baterako, haur txikientzako lerde-zapia(botoia askatu eta itotzeko arriskua ekiditeko), bazkaltzeko mahaia(ohola ez erortzeko), zapaian jartzeko lanpara(inori gainean ez jausteko), gas plaka( karbono monoxido kantitate desegokia izateagatik), gozoki poltsa bat(produkzio akats batengatik)...
Beraz, IKEA-k orain arte izandako arrakasta galdu nahi ez badu behintzat, segurtasun planifikazio zorrotz bat jarri beharko du abian.
https://elpais.com/economia/2018/10/10/actualidad/1539174012_852821.html
https://www.ikea.com/es/es/this-is-ikea/about-us/
https://cadenaser.com/ser/2017/10/20/internacional/1508490331_415081.html
https://elpais.com/economia/2020/01/07/actualidad/1578420553_439461.html
https://www.ikea.com/es/es/customer-service/product-support/recalls/
https://www.bbc.com/mundo/noticias-51027264
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.