2020(e)ko urtarrilaren 2(a), osteguna

Kolore gorriarekin marketina.


KOLORE GORRIAREKIN MARKETINA:

Janari azkarreko enpresa askok kolore gorrikoak dira. Horien adibide Mc Donals, Burger King, Dairy Queen, KFC edo Pizza Hut dira beste askoren artean. Eta hau konzidentzia hutsa ez dela ikertu dute. 

Winnipeg, Kanadako unibertsitate batean, honi buruzko ikerketa bat egin ondoren ondorio batera iritsi ziren. Pertsonek produktu bat aukeratzeko momentuan lehenengo 90 segunduetan aukeratzen dute zein den nahiago dutena. Honen %62tik %90era kolorearen arabera egiten da. Honegatik merkatuan produktuak ezartzerakoan kolore zuzenak jartzea oso garrantzitsua da bezeroak erakartzeko.

Kolore gorria eraginkorrena da jendearen arreta erakartzeko momentuan. Jendea denda zerrena den begiratzen geratzen ohi delako. Honetaz gain kolore gorriak jateko gogoa pizten dizu baita jan baduzu ere. Azken honek gezurra dirudien arren, psikologiak hau ikertu du eta kolore bakoitzak bere berezitasunak dituela erakutsi du. Kolore bizien kasuan, gorriarena konkretuki, gure energia-injekzio handi gisa islatzen da gure begietara eta gosea pizten dizu, honekin haien platerak jatera gonbidatzen.

Beste arrazoietako bat kolore bizi honek kitzikapena eragiten duela da. Oldarkortasunarekin eta autokontrolik ezarekin zerikusia duena, eta, ondorioz, behar baino gehiago erosten duzu.

Azkenik, gorriak ez dizu lasai egoten uzten. Beraz, behar duzuna lortu bezain laster joango zarela toki hartatik, eta horrek esan nahi du jatetxeak bezero gehiagorengana joko duela.



 













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.