Fagor. Zer gertatu zen?
Fagor Mondragon kooperatiba sarean dago sartuta. Mondragon Arrasaten sortutako kooperatiba taldea da, Euskal Herriko enpresa industrialik handiena eta munduko talde kooperatibo handiena da. Taldea 103 kooperatiba autonomo independenteek osatzen dute baina horrez
gain hezkuntza eta teknologia zentroak ere baditu eta finantza zein
aseguru edota aurreikuspenen alorretako erakundeak.
Espainian 2008an hasi zen krisi ekonomikoak eragin handia izan zuen herrialde osoko enpresetan, Mondragon kooperatiban izan ezik. Zirudienez, ez zuen ia galerarik eduki, 2013.urtera arte. Kooperatibako enpresa handienetako bat erori zen, Fagor. Baina zerk eragin zuen horrelako bat batean horrelako enpresa bat erortzea?
- Lehenik eta behin Fagor ez zen momentuko ekoizpen modelora ohitu, hau da, haren konpetentzia zirenek produkzioa deslokalizatu egin zuten eta garapen bidean edo garatuko gabeko herrialdeetara eraman zituzten fabrikak. Noski, herrialde horietan kostuak askoz baxuagoak ziren eta gehiago produzitzeko ahalmena lortu zuten. Horrez gain, Fagorrek inbertsio handiak egin zituen bere Euskal Herriko enpresetan eta maila altuagoko herrialde batzuekin konpetitzen hasi zen. Ondorioz, estrategia horrek kostu eta prezio baxuagoekin konpetitzea eragotzi zion, eta horrela, desbentaja handian geratu zen haren lehengo konpententziekiko.
- Merkatuan hainbat aldaketa egon ziren. Alde batetik, krisi garaia zenez, elektrodomestikoen eskaria asko jaitsi zen. Eta, bestetik, beste enpresa batzuen prezioak eta hobeak zirenez Fagor jaisten hasi zen, kate handiak ez zirelako lehen bezain eraginkorrak eta tokian-tokiko dendek fama hartu zutelako.
- Finantzazioa gaizki egin zuen. Horrenbeste gastu zuen haren fabriketako bat itxi egin behar izan zuela. Gainera, hainbat gauza lortzeko zorpetu egin behar izan zen, eta, azkenean, ezinezkoa izan zen hori guztia aguantatzea.
- Langileen aukeraketa. 1996 eta 2003 artean Fagorrek langile plantilla berritu zuen, jende gaztea kontratatuz. Ez zen batere exigentea langileen prestakuntza profesionalarekin. Azkenik, oso zaila izan zitzaien kultura kooperatibista generazio gazteei transmititzea eta horrek bakoitzak bere eskubideak betebeharren aurretik jartzea ekarri zuen.
Gaur egun, dirudienez, Fagor berriro ari da aurrera ateratzen, oso poliki, ordea. Horrelako beheraka izan eta gero denbora asko behar da horri guztiari buelta emateko eta berriro merkatuan sartzeko. Horrez gain, kooperatibako sozio ziren guztiei dirua zor die eta hori beste kostu bat da enpresarentzat. 900 langile ohik 47,8milioi euro erreklamatzen diozkiote inbertituta baitzituzten. Hainbat epaiketa eduki dituzte eta Fagorrekoek ezetz esan dute.
Beraz, nola bukatuko ote da hau dena? Zenbat urte beharko ditu Fagorrek berriro martxan jartzeko?
ITURRIAK:
https://www.elmundo.es/pais-vasco/2018/05/07/5af0093f268e3e47298b4603.html
https://www.elcorreo.com/economia/tu-economia/colapso-fagor-mirada-20181112190549-nt.html
https://es.wikipedia.org/wiki/Crisis_econ%C3%B3mica_espa%C3%B1ola_(2008-2014)
https://eu.wikipedia.org/wiki/Mondragon_(korporazioa)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.